
Azken egunetako denboralea pasata,eguraldi eta giro bikainarekin egin ziren San Martin egunekoospakizunak atzo Urretxun. Eguerditik aurrera ‘Martintxo’ txerriaizan zen protagonista Gernikako Arbola plazan. Erakusgai izan zentxerria, baina aurten ere txerria beharrean bi urdaiazpiko zozketatudituzte. Guztira 1336 txartel saldu ziren, azken urteetako kopuruhandiena. Guztira 1336 euro atera ziren txarteletatik. Diru horiNikaraguako Nagarote eskualdera bidaliko da bertako emakume etahaurrak laguntzeko.
Aurtengo bi zenbaki sarituak: 685a eta929a dira. Sarituak kultur etxean jaso beharko dituzte urdaiazpikoak.
San Martin auzoko bizilagunak etaUdalak antolatutako haur-jolasek ere arrakasta izan zuten. 160 bathaurrek hartu baitzuten parte. Eta haurrak ez ezik, asko izan zirenodolki dastatzean elkartu ziren herritarrak ere.
Agiñagan asteburuan ere bai
Zumarragako Agiñaga auzoan ere San Martineguna ospatu zuten atzoko, auzoko jaien ospakizunei hasiera emanez.Atzo zaindariaren eguna ospatu zuten bertako elkartean. 60 bat lagunbildu ziren hamaiketakoa egiteko. Jaiak auzokideek antolatzendituzte, eta auzolanean garatzen dituzte ekitaldiak eta lanak.Igandean, azaroak 15, izango dute jaietako egun beteena; urterobezala Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak izangodira kantuan.