
Astero Gernikako Arbola plazan egitenden azokako bezeroak saritzeko egitasmoa abiaraziko dute Urretxunaurten ere, iaz bezala. Gabonetara begira abiarazitako promozioa da,eta sari desberdinak prestatu dituzte erosleen artean zotz egindabanatzeko.
Azokan egindako erosketa bakoitzagatikbezeroak txartel bana jasoko du, izen-abizenak eta telefono zenbakiaidatziz bete beharko duena. Txartelak azokako postuetan bertan utzibeharko dira. Sarien zozketa abenduaren 24an egingo dute ziurrenik,eta egun horretan egin ezingo balute astebete lehenago egingo dutelajakinarazi dute arduradunek.