
Udalbatzak adostutakoaren arabera zergaeta tasa batzuk igo egingo dira 2010ean. Gipuzkoako 5.000-15.000biztanle arteko herriekin alderatuta Urretxuk presio fiskal baxuaduela eta zerga batzuk igo egingo dituztela azaldu zuen IñakiZabal alkateak.
Lehenengo aldiz tasen eta zergen testubateratua aurkeztu zuen Ogasun Batzordeak. Zergetako aldaketanabarmenena Hiri Ondasun Higiezinen Zergan izango da, %6,6koigoerarekin, eta Ondasun Higiezin Industrialetan %6,4ko igoerarekin.
Ibilgailuetan potentziaren araberako mailakatzeak jarraituegingo du, baina 9 zalditik (potentzia fiskala) gorako ibilgailuguztiei interes tipoa 2,2 puntu berdindu diete. Beherapen berriak erebadira ibilgailu ekologiko edo hibridoetan aplikatzeko, Udalaktankera horretako ibilgailuen erabilera sustatu nahi duela eta.
Uraren tasan kontsumo ekologikoa deiturikoa aplikatzen hasikoda Urretxuko Udala. Gaur egun 108 litro kontsumitzen da Urretxunpertsonako eta eguneko bataz beste; 100 litrotan jarri du kontsumoekologikoaren muga. Neurri horretatik jaisten denari %10ekomurrizketa egingo diote fakturan, eta kopuru horretatik pasatzendenari %50eko gainordaina aplikatuko zaio, 0,61etik 0,93ra igarokozaio tarifa.
Etxeko zaborren tasa, bere aldetik, %6,45 igodute, Sasieta Mankomunitateak proposatzen zuen %10en aurrean; bainajatetxeen eta industriaren kasuan ezarrita dagoen 49 euroko tarifari%100eko igoera aplikatuko diote, «inguruko herrietakokopuruekiko oso desfasatuta zeudelako». Tabernek zaborragatik%52 gehiago ordaindu beharko dute.