
Eguraldi ona lagun, makina bat jende bildu da asteburuan Zumarragako Agiñaga auzoan San Martinen omenez egin diren ospakizunetan. Larunbatean herri afaria izan zuten Djak alaituta.
Atzo berriz goiz osorako ekimenak antolatu zituzten. Zumarragako Gurrutxaga baserriko Xabier Zaldua, Mutrikuko Aratz Mugertza eta Aizpurutxoko Mikel Larrañaga aizkoran aritu ziren, ondoren bertsotan aritu ziren Egaña eta Lizaso. Bazkaria izan zen eguerdian Oleta elkartean bertsolariek eta Gari eta Iñaki trikitilariek lagunduta.