
Urretxu eta Zumarragako Udalekantolatutako XXI. pintura lehiaketako eta 2009ko Argazki Lehiaketakoirabazleek larunbatean jaso zituzten sariak.
Pintura lehiaketara 72 lan aurkeztudira aurten. Juan Berrozpe donostiarrak eskuratu du 1.000 eurokolehen saria. Jaime Zamacolak jaso du bigarrena, eta Roberto Rodanesurretxuarrak hirugarrena.
Argazki lehiaketan, 224 argazkirenartean aukeratu behar izan dute kategoria bakoitzeko onena. Herrikogaiak landu dituztenen artean Zumarragako Javier Alonsok irabazi duzuri beltzeko kategorian, eta koloretan Gonzalo Iza urretxuarrak. Gailibreko argazkien artean, zuri beltzeko kategorian, Berangoko(Bizkaia) Javier Pedro Fernandez izan da garailea. Koloredunargazkien kategorian berriz, Juan Jose Lopez bergararra. Saribanaketa larunbat eguerdian egin zen, Urretxuko Udaleko batzararetoan.
Egilea: Goierriko Hitza