
Pasa den urteetan bezala azukrearen neurketak egin zituzten eta horretarako zazpi mahai jarri zituzten Zumarragako eta Urretxuko txoko ezberdinetan.
Elkarteko kideek esan dutenez, aurten 500 neurketa baino gehiago egin dituzte orotara, inoiz baino gehiago. Hain justu, neurketa hauen helburu nagusia, arazoa kalera atera, herritarrak sentsibilizatu eta gaixotasunaren inguruko informazioa hedatzea ziren. Esan dutenez, gaixotasun honi beldurra kentzen hasiak garela dirudi igandean izandako erantzuna ikusita.
Hitzaldia
Ekimen gehiago izango da Diabetesaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Mikel Vera eskalatzailearekin ikus-entzunezkoa eta hitzaldia antolatu baitu Urgadielek hilaren 20rako. Elkarteak Zelai Arizti kultur etxean duen bulegoan izango da hitzaldia 19:00etatik aurrera. Vera diabetikoa da eta kirola eta gaixotasuna nola uztartzen dituen azalduko du hitzaldian.