
Joan den astean jakinarazi genuen zurrumurruak baino gehiago zirela eta Munillaren izendapena iristear zela, eta hala baieztatu du Euskadi Irratiak14:00etako albistegian. Jose Ignacio Munillak (Donostia, 1961) honela, jaso du dagoeneko Vatikanoarenaldetik Donostiako Gotzain izateko izendapena.
Vatikanoak Espainian daukanNuntziaturaren bidez egingo du ofizial erabakia, eta Munilla bera biharhedabideen aurrean agerraldia egitekoa da Palentzian (Espainia) -hango Gotzain izan da 2006tik-.
Juan Maria Uriarte ordezkatuko du Donostiako Gotzain karguan -erretiroahartuko du hark, adinagatik-, eta polemika handia eragin du -batik bat,Gipuzkoan-, Munillak jarrera kontserbadoreegiak eta espainolistakdituelakoan. Esaterako, Antonio Maria Rouco Varela eta AntonioCañizares kardinalen babesa dauka.
Erlazionatutako albisteak:
- Jose Ignacio Munilla, Donostiako gotzain (Berria.info)
- Jose Ignacio Munilla izango da Donostiako gotzain berria (EiTB.com)
- Munilla geroz eta gertuago
- Munilla Gipuzkoako gotzain?
- Soslaia: Munilla, gotzain kontserbadorea, Uriarteren ildotik urrun (EiTB.com)
- Aitaren etxera bidean
- Munillaren nortasun agiria
Argazkia: EFE