
Erik Pescador sexologoa ohiko gonbidatua da jada Eraldatzenek antolatutako berdintasun foroetan. Aurten sexualitatearen gaia berdintasunarekin lotuko du. Gaur berrehun bat gaztetxoren aurrean hitzaldia egingo du. Zelai Arizti aretoan izango da ekitaldia. 10:00etan hasi eta bi orduz ariko da Pescador gaztetxoekin sexualitateaz eta berdintasunaz hitz egiten.
Larunbatean izango da Berdintasun Foroa, eta Pescadorrek hausnarketa mahaietako batean ere parte hartuko du. Aurreko urtean lantzen hasi ziren gai bati jarraipena emango diote. Emakume baten barruan indarkeria jasaten duen subjektu horretatik ez urruntzeko zer gertatzen den hausnartuko dute. Foroan Pilar Legarrak helduko dio gaiari, eta Pescador gizonen kasuaz ariko da.
Gaiarekin lotuta aipatu, Eraldatzenek antolatuta, Emakume afrikarren irudiak azalerazten dituen argazki bilduma duzuela ikusgai gaur hasi eta hilaren 29ra arte Zelai Arizti kultur etxeko sarrera aretoan.
Argazkia: Eric Pescador sexologoa, atzo Zelai Ariztin, Erakdatzen elkarteko hainbat emakumerekin egin zuen agerraldian.