
Zumarragako Udala Antiotik Belokirakobidea berritzen ari da. Antio-Beloki ingurumen paisaia ibilbidedeituko diote. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde AntolamenduSailak emandako milioi bat euroko diru laguntza du. Lehenengo fasekolanak hilabete honen amaierarako bukatuak egon behar ziren, bainahilabete atzeratu dute amaiera.
Lehenengo fasean urakbideratzeko azpiegitura prestatzen eta zorua botatzeko enkofratuakegiten ari dira. Ibilbidean zehar begiratokiak, iturriak eta bankuakjartzeko guneak prestatzen ere ari dira.
Eusko Jaurlaritzarendiru laguntzaren berri eman zutenean, iazko azaroan, orduko sailburuEsther Larrañagak Belokiko bidea berritzearen helburuaingurumen eta paisaia aldetik «ezaugarri apartak dituenibilbidea eskaintzea» dela adierazi zuen.
Bigarrenfasea
Ibilbidea hiru kilometro luze izango da. Lanen bigarrenfaseari aurten heltzea zaila izango dela adierazi du Mikel SerranoZumarragako alkateak. Bigarren fasearen atarian lur eremuen jabeekinhizketan ari direla jakinarazi du alkateak. Lur jabeekin hitzarmenasinatzen dutenean enkante batean obra eskaintza publikoki atera etalanak egingo dituen enpresa aukeratuko dute.