Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Zumarragako erretore ohia Donostiako gotzain (151. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/11/23
Otamotz

Askoren ustez ultrakontserbadorea etaabertzaletasunaren aurkakoa da eta bere izendapenak zalaparta itzelasortu du. Albistea pozez hartu duten fededunekin eta tristuraz hartudutenekin hitz egin dugu.

Jose Ignacio Munilla Agirre Donostianjaio zen 1961ean. Intxaurrondon igaro zuen haurtzaroa eta udak amarenbaserrian ematen zituen: Zestoako Aitzarnan. Mundaizko AnaiaKorazonisten ikastetxean egin zituen ikasketak eta ondoren Toledokoapaizgaitegira joan zen. Prestakuntza Donostian bukatu zuen. Bertanordenatu zen presbitero 1986an.

Zumarragara bidali zuten: Andre MariaJasokundekoaren parrokian apaiz lagunkide izan zen 1990a bitartean.Urte honetako uztailean El Salvador elizako parroko izendatu zuteneta bertan lan egin zuen 16 urtez. Lagun asko egin zituen eta gazteasko elizara hurbiltzea ere lortu zuen. Dena den, bere inguruanhainbat polemika ere izan ziren.

Ezker abertzaleak, adibidez, behin etaberriro salatu zuen parrokia berria Zumarragako Arau Ordezkatzaileekagindutakoaren aurka eraiki zela. Bestalde, gertakari bat salatuondoren epailearen aurrean deklaratu nahi ez izanak ere zeresanhandia eman zuen.

Hauek guztiek ez zuten bere irudiakaltetu, nonbait, 2006an Palentziako gotzain izendatu baitzuten.Orduan jada lehenago edo beranduago Donostiako gotzain izatekoitzuliko zela aipatu zen. 2008ko uztailean Juan Maria Uriarteapezpikuak 75 urte bete zituen eta karguari uko egin behar izan zion.Hautagai guztien gainetik Munilla azaldu zen. Gipuzkoako elizagehienetan kezkaz jaso zuten albistea eta azken asteotan gaiapuri-purian izan da: bai komunikabideetan eta bai kalean. MarkelOlano Ahaldun Nagusia bera Munilla izendatzearen aurka azaldu da.

Komunikabide abertzaleetan Espainiakogotzain-batzarreko presidenteak, Rouco Varelak, Munillaren aldekoapustu irmoa egin duela eta azkenean Vatikanok donostiarra izendatzealortu duela aipatu da. Gara egunkariak, adibidez, Uriarte bestebatzuen alde azaldu dela aipatu da: Roger Etchegaray kardinalezpeletarra adibidez.

Izan ere, Gipuzkoako fededun askok etaaskok ez dute begi onez ikusten Munilla. Ultraeskuindartzat jotzendute eta euskal abertzaletasunaren aurkakotzat ere badute.

Egiari zor, Munillak sekula ez ditubere ideiak ezkutatu. Abortuaren eta homosexualitatearen aurka argihitz egin du beti. Komunikabideetan bere iritzia ematea atsegin dueta, hala, bere anaiak zuzentzen duen Radio Maria irratian saio batizan du duela gutxi arte. Bestalde, hainbat komunikabidetan ere eskuhartzen du. Besteak beste, COPE, ABC eta Fe y Razónizenekoetan.

Dena den, bere iritzia ezagutzekomodurik onena www.enticonfio.org blogean sartzea da. Bere bloga daeta bertan Munillak idatzitako hamaika testu irakurri daitezke.Izenburuetako batzuk oso esanguratsuak dira: Manda el porro a laporra, El aborto tiene muchos cómplices, Curar enfermos, perosin eliminar a nadie, Casados ¡mucho mejor!, Despedida de ‘ElDiario Vasco’…

Aldekoak eta kontrakoak dituengotzaina: batzuentzat zintzoa eta langilea eta besteentzat atzerakoihutsa

Jose Ignacio Munillak lagun asko eginzituen El Salvador auzoan. Tartean Inazio Ibarluzea eta Mari CarmenAranzadi senar-emazteak. Ibarluzeak eta Aranzadik “oso pozik”hartu dute izendapenaren albistea. “Gertu nahi dugu. Lehenbailehenetortzea nahi dugu. Nik horrelaxe sentitzen dut, nahiz eta besteaskok beste gauza batzuk esango dituzten”, aipatu du Aranzadik.

Bere izendapena Gipuzkoarentzat onaizango dela uste du. “El Salvador parrokian 16 urte egon zen eta guoso gertu ibili ginen. Pertsona zintzoa eta langilea da nire ustez.Norbaiti lagundu ahal baldin badio, hala egiten du. Bere inguruanibili izana asko eskertzen dut”, gehitu du.

Aranzadik ez du uste gotzain berriakabertzaleen aurkako jarrera duenik. “Munilla ez da horretansartzen. Abertzalea ez da izango, baina kontra ere ez du egingo. Egiaesan, ni abertzalea naiz eta berarekin beti oso ondo moldatu naiz. Ezdut uste inori kalterik egingo dionik. Abertzaleei ere ez. Denei onegiten saiatuko da. Bere inguruan ibili nintzenean ikusitakoarenarabera esan dezaket hori. Goiko parrokiako asko nire iritzi berekoakdira”.

Berak eta bere senarrak eliza berriareneraikuntza lanetan lagundu zuten. “Garai hartan katekista nintzeneta, senarra erretiratu berria zenez, laguntza eskatu zigun. Oraindiksenarra arduratzen da parrokiako mantenu lanez. Eraikuntza lanakgertutik jarraitu zituenez, eliza hori berea sentitzen du. Nik,ordea, maiatzean utzi nuen katekista lana”.

Munilla ere dagoeneko ez dago bertan,baina arrastoa utzi omen zuen. “Asko irakatsi digu eta asko zordiogu. Mila gauza irakatsi dizkigu. Denon artean ondo konpontzeari,adibidez, garrantzia handia ematen zion. Katekisten arteko harremanaasko zaintzen zuen. Oso saiatua zen”.

Inazio Ibarluzea senarra ere iritziberekoa da. Berak ere El Salvador auzoko parroko ohiari buruz hitzegin du, nahiz eta izendapenaren inguruan sortu den polemikak ez diongraziarik egiten. “Eztabaida handia sortu da, baina ni bere lagunhandia naiz. Pertsona bikaina da eta kontatzeko moduko anekdota askoditut”.

Horietako baten berri emateko eskatudiogu. “Palentziako gotzain izendatu ondoren, oraindik hemenzegoela, biok garabira igo ginen eta parrokiako kristalak garbitzenaritu ginen. Dagoeneko gotzaina zen! Horrek argi eta garbi uzten dugizon langilea dela. Asko balio du”. Parrokia eraiki zen garaiandenbora luzea eman zuten elkarrekin. “Hamaika irteera egingenituen: azulejoak erostera, kanpaiak begiratzera…”.

Ibarluzeak pertsona bikaina dela dio.“Askok kritikatu egiten dute, baina nik ez dut politika kontuetansartu nahi. Pertsona zintzoa eta langilea da. Dena eman du jendearenalde. Adiskide minak ginenez, behin Opusekoa ote zen galdetu nion.Inondik inora ere ez zela erantzun zidan”, gehitu du.

Berak eta emazteak ez dute oraindikDonostiako gotzain berriarekin hitz egin eta ez dute erabaki karguhartze ekitaldira joango diren. “El Salvador parrokiako apaizakDonostiara joateko autobusa jarriko duela esan du. Beharbadaanimatuko gara. Ekitaldia urtarrilaren 9an izango da, Artzain Onarenkatedralean”, azaldu du Mari Carmen Aranzadik.

Egun horretatik aurrera gotzainberriari “sofritzea ere” tokatuko zaiola uste du. “Denekinharreman ona izatea kosta egingo zaio, baina inork lortzekotan beraklortuko du. Bere gertu ibili garen guztiok pertsona aparta dela etadenekin ahalik eta harreman onena edukitzeko ahalmena duela ustedugu”, azaldu du zumarragarrak.

Ez du uste Gipuzkoako elizetako lanegiteko modua goitik behera aldatzera datorrenik. “Bakoitzak bereukitua ematen dio bere lanari, baina ez dut uste aldaketak kolpetikegingo dituenik. Gauzak poliki-poliki eta denekin hitz eginez egingoditu”, amaitu du.

Ibarluzeak eta Aranzadik hitz onakbesterik ez dituzte Munillarentzat, baina beste askok ez dute begionez ikusten bere izendapena. Dena den, Gipuzkoako apaiz asko ez dirakomunikabideei euren iritzia ematera ausartzen eta ematen baduteanonimatua mantentzea eskatzen dute.

Argi eta garbi hitz egin dutenen arteanJoxe Arregi Deustuko Unibertsitako irakaslea dago. Gara egunkariakjasotakoaren arabera, Arregik Gipuzkoan ez dela Munillaren aurkakomatxinadarik izango aipatu du. Ez dagoela horretarako indarrik dio.

“Instituzioak disidentzia mugimenduoro itoko du aurki. Dena den, epe luzera eredu honek porrot egingodu”. Arregik eliza aparatu “anakronikoa” dela gehitu du eta osoezkor agertu da. Bere ustez Gipuzkoan jende askok elizaren alde lanegiteari utziko dio.

Andre Mari Jasokundekoaren parrokianlan egiten dutenetako batzuek antzerako iritzia dute. “Gotzainberria etorri eta zer egiten duen ikusi arte itxaron behar dugu,baina gure ustez bere etorrera atzera pausoa da. Vatikano IIkontzilioak elizetako ateak ireki zituen, baina beste joera bat duenjendea etortzen bada dena utziko dugu”, aurreratu dute.

Gotzain berria ondo ezagutzen dute,Zumarragan 20 urte eman baitzituen. “Baditu gauza onak. Langileada, esaterako. Guri beti errespetua izan digu. Kontuan izan behar dabera baino zaharragoak garela, etorri zenean berak 24 urte bakarrikzituela eta dagoeneko gu hemen geundela”.

Hala ere, ezin dute burutik kenduMunilla “Rouco Varelaren ildokoa” dela. “Dena den, ezingo dunahi duen guztia egin, hemen jende asko izango baitu kontra etaberauen beharra izango baitu. Izan ere, ezingo ditu bere aurka daudenguztiak ordezkatzeko adina apaiz ekarri kanpotik. Gainera, laikoenlaguntza ere beharrezkoa izango du”.

Bukatzeko, euskararen ingurukohausnarketa egin dute: Munilla euskalduna da, baina berarekin gurehizkuntza galtzen irtengo dela uste dute. “Bere etorrerak ez diomesederik egingo, batez ere kanpotik apaizak ekartzen baditu”.

Otamotz aldizkaria Luis Mari SegurolaAndre Maria Jasokundeko parrokoarekin ere harremanetan jarri da,baina gai horren inguruko galderak ez dituela erantzun behar esan du.“Hitz erdi bat ez dut emango. Dagoeneko Noticias de Gipuzkoa, ElDiario Vasco eta El Mundo egunkarietatik deitu didate eta guztieiberbera esan diet”, azaldu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT