
GI-631 errepidea Azkoitia eta Urretxubitarteko 13 kilometroko zatia nola eraberritu erabakitzekoherritarren parte-hartze prozesuan ari diren herritar taldeek bukatudute eztabaida fasea, aurkeztutako proposamenak jaso eta aztertzekohainbat bilera egin eta gero. Hemendik aurrera, proposamenak aztertueta ondorioak aterako dituzte, jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundiariaurkezteko.
Ekimena Urretxuko, Zumarragako, Azkoitiko,Antzuolako eta Bergarako udalen lankidetzarekin egin dute, eta urtebukaera arte egongo da martxan; exekuzio teknikoa, berriz, MondragonUnibertsitatearen esku egon da. Eraberritze proiektua Eptisa-Cinsaingenieria enpresak egindako ikerlan batean aztertu zuten hasierabatean, azterketa informatibo modura.
Erakundeak etaherritarrak
Proiektu konplexu horretan hartu beharrekokonponbideen definizioa herritarren parte-hartze prozesu baten eskuutzi dute, Mondragon Unibertsitatearekin eta proiektuak eragiten dienudalekin (Urretxu, Zumarraga, Azkoitia, Antzuola eta Bergara)elkarlanean.
Parte-hartze proiektuak lan jardunaldi batzukegitea proposatzen du eta, bertan, Urretxu eta Zumarragako,Antzuolako, Azkoitiko eta Bergarako, ausaz aukeratutako 18 urtetikgorako 50 herritarrek hartuko dute parte.