
Telebista ikusteko seinale analogikoa urtarrilaren 10ean etengo dute Gipuzkoako mendebaleko eremu batean, Zumarragan eta Urretxun ere bai eta hauekin batera Ezkio-Itsason, Gabirian eta Legazpin. Egun horretarako LTD Lurreko Telebista Digitalaren uhina (digitala) hartzeko prest egon beharko dute etxeetan. Beste herrietan apirilaren 3an etengo dute analogikoa, aldaketa plangintzan ezarritako azken epe mugan.
Urtarrilaren 10ean, beraz, etxeetako antena orokorretan anplifikatzaileak eta telebista aparailu bakoitzean dekodetzailea jarrita egon beharko dute, telebista ikusi ahal izateko.
- Argazkiaren jatorria: Basque Wikipedia
- Egilea: Racing