
Ospakizunetarako bainoaldarrikapenetarako eguna da gaurkoa. Azaroak 25, Emakumeen AurkakoIndarkeria saltzeko nazioartean ospatzen den eguna. Zumarraga etaUrretxu ere aldarri honetara batuko dira gaur, nahiz eta egun honenaitzakian antolatutako hainbat ekintza egin diren pasa den asteetanere.
Iaz Berdinsareak bultzatuta martxanjarri zen ekimenari jarraipenaz emanez, aurten ere puntu lilakjarriko dira herrian. Helburua, puntu lilak ahalik eta eraikuntzapubliko, pribatu, denda, taberna edo jatetxe gehienetan agerrarazteada. Honekin, emakumeen aurkako indarkeria publikoki arbuiatzen delaadierazi nahi da. Datozen egunetan puntu liladun pegatinak banatukodira herriko zenbait gunetan.
Bestalde, sei urtetik gorako haurreizuzenduta, ‘Gizon eta emakumeen artean berdintasuna’ izenburupeanipuin kontaketa saioa izango da 17:30ean udal liburutegian MaiteFrankoren eskutik.
Eraldatzen elkarteak 11:00etan, mahaiajarriko du Kalebarren-Areizaga plazan. Helburua biolentzia sexistarengaineko informazio banatu eta honen aurkako sinadurak biltzea da.Aurretik ere beste hainbat ekintza antolatu ditu hil honetan zeharEraldatzenek. Azaroaren 11an hasita jabetze eskola saioak,hitzaldiak, larunbatean egin zen eskualde mailako VII. BerdintasunForoa edo eta ikus-entzunezkoen emanaldiak osatu dute aurtengozikloa.
Arratsalderako berriz, Zumarragako,Urretxuko eta Ezkio-Itsasoko udalek batera elkarretaratze baterakodeialdia egin dute. Emakumeen aurkako biolentziaren kontra daudenherritar guztiak arratsaldeko 19:00etan Kalebarren-Areizaga plazanegin duten hitzordura gonbidatu dituzte.
Honekin batera aipatu, udalek beraieketa Berdinsareak bultzatutako ‘Beldur barik!’ kanpaina ere martxandela eskualdean.