Goizean zehar Eraldatzen elkartekokideak biolentziaren aurkako sinadurak biltzen izan zirenKalebarren-Areizaga plazan. Horretarako mahai bat jarri zuten bertan,baita gaiari buruzko informazioa herritarren artean banatzeko ere.Asko izan ziren ekimenari euren babesa ematera gerturatu zirenak.Guzti horiei lazo txuri bat jarri zieten Eraldatzenekoek.
Haurrek ere hartu zuten parte atzokoegunerako antolatu ziren ekimenetan ere. Maite Franko ipuinkontaketan aritu baitzen 17:30ean liburutegian, gizonezkoen etaemakumezkoen arteko berdintasuna gai hartuta.
Eta amaitzeko arratsaldean UrolaGaraiko Mankomunitateak deituta elkarretaratzea izan zen Kalebarren-Areizaga plazan arratsaldeko 19:00etan. Horretaz gainera,asko dira herriko etxe, denda eta eraikin publikoetan puntu lilajarri duten bizilagunak. Eta gogoratu bide batez, emakumeenganakoindarkeriaren kontrako kartel erakusketa ere ikusgai dagoelaUrretxuko kultur etxean abenduaren 2ra arte. Astelehenetik ostiralera09:00etatik 15:00era eta 16:00etik 21:00era dago zabalik, larunbatetan goizez, 09:30etik 13:30era.