Atzo Aiako Harrira egin zenibilaldiarekin amaitu da Ostadar Mendi Taldeak antolatutako XXVI.Mendi Astea. Aurretik baina, asteburu oparoa izan da ekintzeidagokionez. Ostiral iluntzean egin zen esaterako Mendiko eta NaturakoV. argazki lehiaketaren sari banaketa Zelai Arizti aretoan.
Aurten guztira bederatziehun argazkitikgora aurkeztu dira lehiaketara, berrehundik gora egileren izenean.Antolatzaileek ostiraleko ekitaldian azaldu zutenez nabarmentzekoaizan da aurkeztutako lanen kalitatea eta maila altua.
Herriko argazkilari onenaren sariaImanol Diaz de Garaiok jaso zuen eta Bi-Tartean merkatari elkartekokide batek eman zion, elkarte honek babestutako saria delako. PatxiMadina urretxuarrak akzesit lokala jaso zuen eta Jose Venegaslegazpiarrak aipamen berezia. Beste irabazle guztiak kanpotik etorriziren sariak jasotzea, batzuk hurbilagotik, Tutera kasu eta bestebatzuk urrunagotik Madril edo Santander kasu. Sarituen zerrenda osorik ikusteko egin klik hemen.
Sariak banatu aurretik, urtero bezala,mendi taldeko kideek argazki onenen emanaldia egin zuten. Musikarenlaguntzaz kategoria ezberdinetara aurkeztutako argazki hautatuakerakutsi zituzten. Edizio honetan fauna, flora eta uraondoen azaltzen duten argazkiak ere saritu dituzte.
Larunbatean Ostadarreko kideek urterokobatzarra izan zuten arratsaldean eta hasieran aipatu bezala, atzoAiako Harrira egindako ibilaldiak eta ondoren egin zuten bazkariakitxi du aurtengo Mendi Astea.
Egilea: Carlos Mediavilla