
Datorren ostiralean, abenduak 4,amaiera emango diote Antzerki Denboraldiari Las vacaciones de Josefaantzezlanarekin. Sarrerak salgai daude jada Zelai Arizti aretokoleihatilan: gaur 19:30-20:00 eta antzerkiaren egunean 11:30-13:30 eta22:00-22:30.
Antzezlanari buruz
Jaime Azpilicuetak naisuki zuzentzenditu lan honetan estatu mailako hiru aktore ezagun: BelindaWashington, Maria Luisa Merlo eta Carlos Lozano. ‘Las vacaciones deJosefa’ lanak Bere bikoteak duela hogeita hamar urte baino gehiagoabandonatu zuen ama ezkongabearen istorioa kontatzen du.
Seme ederregi baten ama da Josefa,ogasunarekin eta bihotzarekin arazo larriak izateko zorian dagoena.Emazte neurotikoa, bere senarraren desleialkeriaz nekatuta gizonapozoitzeko zorian dago. Melodrama gordinenaren edo telenobelasentiberenaren osagai hauek guztiak dira Parisen arrakasta lortu etamundu guztira zabaltzeko asmoa duen obra honen argumentuak. Zergatik?Melodrama izugarri honen, bata bestearen atzetik datozen egoerajasanezin hauen helburu bakarra ikusleari barre eragitea delako.
Atsedenik gabe lotzen dira eszenak etadrama bat izan behar zuena komedia handia bihurtuko da, goxotasun etagizatasun puntuarekin. Barrea etengabea da, horra bere arrakasta.Irribarrea ikuslearengan geratuko da, baita antzokia utzi etadenborara ere. Laburbilduz; melodrama izugarri komiko baten aurreangaude, erabat originala eta distiratsua.
Bi emanaldi izango dira, biakgazteleraz, lehenengoa 20:00etan eta bigarrena 22:30ean.