
Ekainaren 1etik irailaren 30era txartel elektronikoa udalaren bidez tramitatu zuten urretxuarren artean egin zuten zozketa, eta irabazleen izenak udalaren webgunean ikus daitezke. ONA eskuratzeko kanpaina ekainean jarri zen martxan eta dagoeneko bukatuta dagoen arren, herritarrek KZgunera eta Osasun Zentrora jo dezakete hura lortzeko tramiteak egitera.