Ia zazpi urte pasatu dira GuardiaZibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, ‘EuskaldunonEgunkaria’ itxi zuenetik. Eraso judizial hark izugarrizko lurrikarapolitikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta jasotako elkartasuna etagizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan zen.
EspainiakoAuzitegi Nazionalean abenduaren 15etik aurrera epaituko dituztesumario nagusiko auzipetuak -Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria,Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga. Hori dela eta,ekintza ugari antolatu dira hainbat herrietan, tartean: kantu jirak,hitzaldiak, egunkariko kamiseten salmenta, elkarretaratzeak(bertsolariak, musikariak, politikariak,…), bilkurak,diru-bilketarako hainbat ekintza…
Eta aurrera begira honako ekintzak antolatuta daude:
- Kontseiluaren deialdia: abenduaren 11an elkarretaratzeak Euskal Herriko hiriburuetan.
- Abenduaren 19an, manifestazio nazionala Bilbon.
- Martxelo Otamendiren hitzaldiak: abenduak 1 (Betelu), abenduak 2 (Zamudio eta Zizurkil).
Deialdia
Jakinda ere hainbat egoerasalagarri jasaten ari garela Euskal Herrian, une berezi hauaprobetxatu nahi dugu Urretxu-Zumarragan ere, gure ekarpen herritarrabideratzeko. Beraz, herritar guztiak animatu nahi izan dituzte,ostiral honetan, abenduak 4, Urretxuko kultur etxean, arratsaldeko19.00etan egingo den bilerara. Bilera honetan biltzen diren guztienproposamenak eta ekarpenak kontutan hartuko dira.