
Albistearen berri azaroan izan bagenuenere, gaur goizean egin da ofizial, milioi bat euroko diru-laguntzaematea. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta GarraioSaileko kontseilaria, Iñaki Arriola izan da Zumarragansinadura ekitaldian.
Jasangarritasuna
Arriolak gaur goizean esan duenez,Eusko Jaurlaritzarentzat garrantzitsua da oso, Zumarragako geltokiintermodala bezalako proiektuak bultzatzea, gizarte jasangarriago batbermatzeko. XXI. mendean garraioren gainean egiten diren politikek,jasangarritasuna bermatu behar dutela gaineratu du, eta horilortzeko, intermodalitatea gakoetako bat dela azaldu du.
‘Eusko Jaurlaitzak garraio publikoarenaldeko apustu garbia egin du’ esan du Arriolak. Horregatik,herritarrentzat erakargarria den garraio publiko bat osatzeko laneandabiltzala jakinarazi du. Autoaren aurrean, alternatiba erreal etaerosoak eskainiko dituen garraio publikoa izango da Arriolarentzatetorkizunekoa.
2011rako amaituta
Arriolaren ondotik Mikel SerranoZumarragako alkateak hartu du hitza. Serranok esan duenez lanak hasibaino egin ez diren arren, 2011rako geltoki intermodala amaituta etamartxan egongo da.
Geltokia bera, bi gunetan banatutaegongo dela gogoratu du. Alde batetik, gainazalean, egungogeltokiaren parean, oinezkoentzako gune ireki bat sortuko da,zuhaitzak eta bankuekin. Era berean, Renfeko geltokiarekin bat egingoduen autobusentzako lau edo bost geraleku sortuko dira. Baitataxientzako eta anbulatoriorako zamalanak egiteko gune bat ere. Eraberean, Ipeñarrieta kalearekin bat egingo duen bide bateraikiko da bi udalek onartutako Mugikortasun eta Trafiko PlanIntegralean jasotakoari jarraituz.
Bigarren gunea lur azpian gauzatuko da.Bertan bi pisutako aparkaleku bat egingo da. Lehenengo solairuan 128autorentzako aparkaleku libreak egokituko dira, Zelai Ariztikoparkinaren antzera funtzionatuko duelarik. Bigarren solairuanaparkaleku pribatuak izango dira, 90 guztira.
Aldundiak 400.000 euro
Administrazio guztiek diru-laguntzakemango dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiak 400.000 euro emango dituproiektu hau burutzeko. Gaur goizeko ekitaldian emandako datuenarabera, geltoki intermodalaren lanak egiteko aurrekontu orokorra 5,3milioi eurokoa da.
Iñaki Arriola eta Mikel Serrano sinadura ekitaldian.