
Haurralde Fundazioak bultzatutakokanpaina da ‘Saharari begira’. Finean Saharako haurrentzako fardelaketa konpresak bilduko dituzte. Herritarrak ere sentsibilizatu nahidituzte eta horretarako, ekintza ezberdinak ekarriko dituztekanpainarekin batera.
Kanpaina Gipuzkoa mailakoa da. Irun,Hondarribia, Zumaia, Zarautz eta Zumarraga autobus batez lotukodituzte honen bitartez. Kanpaina Zumarragan izango da Urretxuko etaZumarragako udalen eta Eraldatzen eta Hare Haizea elkarteenlaguntzari esker.
Abenduaren 11an, gaur zortzi, egingo dugeldialdia autobusak Zumarragako Euskadi plazan. Bertan izango dagoizeko hamarretatik gaueko zortziak arte. Bitarte horretan Sahararenegoera azalduko duten ikus-entzunezkoak emango dituzte,aurpegi-margotze eta henna tailerrak egingo dira eta baita, Afrikakopuzzle erraldoia eta ipuin kontaketa saioak ere. Egin honetan bertanjasoko dituzte autobusean haurrentzako fardelak eta emakumeentzakokonpresak. Jasotako material guztia Aljeriako kanpamentuetarabideratuko dute.