
The Hot Dogs talde urretxuarrak martxandauka jada bere ibilbideko laugarren diskoa ‘Nothing But a Bad Day’izenburupean. Azken lanen honen aurkezpen ekitaldia antolatu dutehain justu larunbat honetarako Urretxuko Labeaga Aretoan.
Taldea 2006an berriz elkartu zenetikbigarren diskoa da’Nothing But a Bad Day’. Urretxuko PagoetaAntzokian grabatu zen diskoa pasa den martxoan. Jon Iturberen ahotsaMadrilgo El Fono Raptor estudioetan grabatu da eta lana martxoa etauztaila bitartean nahastu dute. Masterizazioa abuztuan egin zuen ACoruñan Saul Patiñok.
Karisma, riff bizkorrak, jarrera zitalaeta lirika lizuna uztartzen dituen hamar abesti biltzen ditu lanberriak. Kontzertu honetan, azken diskoaren kantu berriak zuzeneanentzuteko aukera izango da. Taldeak bihar 22:30ean eskainiko dukontzertua Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatuta. Sarreradoakoa izango da.