
«Eguneroko hizkuntza gatazkakarrakastaz kudeatzeko tresnak eskuratzeko baliabideak» emangodituzte TELP (Taller D´spai Lingüistic Personal) ikastaroan.Urretxuko eta Zumarragako euskara sailetan emango dituzte saioakabenduaren 28an eta 29an, eta izena eman daiteke dagoeneko.Valentzian du jatorria ikastaro honek eta beste herri batzuetanbertako eragileek eskaini badute ere, Urretxun egingo diren saioetantailerraren sortzaileak eurak egongo dira; Ferran Suay eta GemmaSangines, alegia.
Jexux Mari Alberdi Urretxuko Udalekoeuskara teknikariak azaldu duenez, «Zintzo Mintzo euskara elkarteakurteko ekintzen barruan proposatuta izan dugu tailer hauekantolatzeko aukera. Sentsibilizazioan eragiteko aukera polita izandaiteke».
Helburua «hizkuntzarekin gertatzen diren egoeradeseroso horiei aurre egiteko teknikak» irakastea da. «Norbaitieuskaraz egin, eta erdaraz egiteko eskatzen digunean; norbaitenitxurari erreparatuta hasieratik erdaraz egiteko erabakia hartzendugunean… egoera horiek hainbatetan gugan ondorio desberdinak izanditzakete; erantzun txar bat ematea edota erantzunik eman gabeminduta sentitzea esaterako».
Egoera horietan nolaerreakzionatu landuko dute tailerrean, «modu asertiboan; haserretugabe eta berotu gabe erantzun bat emateko gai izateko teknikak»irakatsiko dituzte. «Askotan ez dugu egoerari buelta ematen asmatzeneta adierazi nahi duguna esaten. Gure buruari gehiago begiratu behardiogu. Haserretu gabe gurea defendatzen asmatu behar dugu, bestearenalde jarri gabe». Horrela, ikastaroak «euskaraz egiten dugun egoeraguztietan, testuingurua edozein delarik ere, gustura eta erososentitzeko baliabideak eskuratzen» lagunduko die euskal hiztunei.
Euskaraz hitz egiteko gogoa duten hiztunak dira egitasmokohartzaile potentzialak eta adin tarterik ez dute definitu.«Edozeinentzako izan daiteke; gazteentzako, helduentzako nahizadineko pertsonentzako. Egoera horietan nolabait eurena defendatzenasmatu nahi duten pertsona guztientzako» izango da, oro har.
Kataluniako eta Euskal Herrikoherri ugaritan burutu dituzte tailer hauek. «Norberarengandik hasieta norberarentzat pentsatutako tailerrak dira» diote sustatzaileek.Suay eta Sangines hasi ziren egitasmoarekin, Balentziakounibertsitatean egiten dute lan biek eta «herritar batenbitartekaritzarekin biak hona ekartzeko aukera izan dugu» dioAlberdik. Saioak euskaraz egingo dituzte hasiera batean, Sanginesekeuskaraz baitaki. Hala ere, antolatzaileek ez dute baztertzen Suayekere parte hartzea, kasu honetan gaztelaniaz.
Tailerrakabenduaren 28an eta 29an egingo dira, Urretxuko Aizpuruenea kulturetxean. Opor egunak aukeratu dituzte, Alberdik dioenez «jendeaklanik ez zuen data bat jartzea egokia izan zitekeela pentsatubaikenuen».
Osotara 10 orduko iraupena izango du ikastaroaketa saioak 9:00etatik 14:00etara burutuko dituzte. Matrikulak 20euroko kostua du eta izena emateko epea abenduaren 18ra arte egongoda irekita. Gehienez 20 lagunek eman ahal izango dute izena.Horretarako Urretxuko edota Zumarragako euskara teknikariengana jobeharko da.