
Garapen bideko herrialdeetan lankidetzaprogramarako diru laguntzak onartu zituen Urretxuko udalbatzak.Guztira 101.000 euro banatuko dituzte GKEentzako laguntzetan;Urretxuko udal aurrekontuaren %1, hain zuzen.
Kuban oinarrizko osasun arretahobetzeko, Guatemalan lau familia indigenen elikadura faltari kasuegiteko, Tibeten familiarik gabeko haurrei laguntzeko, Saharan urpotzuak eraikitzeko, eta Kenyan nerabeentzako eskola eta eguneanotordu bat bermatzeko laguntzak onartu dituzte, besteak beste. Dirukopuru bat uztaila eta azaroa bitartean garatutako proiektuei emandiete, hala nola haurrek oporrak Urretxun igarotzeko ekimenei.
Diru laguntzak:
- Fuden. 4.000 euro (Kuba).
- Asamblea de Cooperacion por la Paz. 4.088 euro (Guatemala).
- Denok Osasunaren Alde. 13.849,60 euro (Bolivia).
- Rokpa Euskadi. 2.000 euro (Txina).
- A.B.G. 8.000 euro (Sahara).
- Garapenerako Laguntza Batzordea. 7.579,50 euro (Tanzania).
- J.M.P. 8.000 euro (Nikaragua).
- Ojos del Mundo fundazioa. 2.000 euro (Sahara).
- Adeco. 4.822,21 euro (Peru).
- Ilargi beltza. 13.849 euro (Nikaragua).
- Derandein. 4.000 euro (Kenya).
- M.A.B. 6.213,50 euro (India).
- Garabide elkartea. 4.000 euro.
- FSIC. 4.000 euro (Peru).
- Frente Polisario. 3.510,27 euro (Sahara).
- Hare Haizea. 2.602 euro (Sahara).
- Ukrainatik udan umeak ekarri dituzten familiei. 1.200 euro.
- Errusiatik uda pasatzera ume bat ekarri duen familiari. 630 euro.
- Nagarote. 6.055,32 euro (Nikaragua).
- Munduko Medikuak. 1.500 euro (Palestina).