
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako tokikotelebisten Digibat elkarteak kezka eta desadostasuna agertu dituseinale digitalaren etorreraren aurrean erakunde publikoek dutenlaguntza politikarekin. Gaur egungo telebista seinale analogikoakentzeko garaia iristear dela, digitalizaziorako trantsizioan tokikotelebistak diskriminatu egiten dituztela salatu du Digibatek,zabalkunde orokorreko telebistei dirua eman dietenean. Agiriarensinatzaileen artean dago Urola Telebista.
Datorren urtekoapirilaren 3an (urtarrilaren 10ean Zumarragan eta Urretxun) seinaledigitalaren sistema bakarrik edukiko dute telebistek. Ikusleekhargailuak prestatuta eduki behar izateaz gain, telebistek eurek erealdaketa tekniko handiak egin beharko dituzte, eta emisioa LTDrenkanaletan sartu beharko dute ikus-entzuleengana iritsi ahal izateko.
Gaur egun oraindik ez daukateaukerarik, operatzaile pribatuekin hitzarmenik eduki ezean. Hala,digitalizazioa aukera baino gehiago mehatxu bihurtzen ari zaielaohartarazi dute. Hori horrela, Digibat elkargoan dauden 16 telebistalokalek egoera larrian geratuko direla aurreikusi dute, aldaketarakoahalegin ekonomikoagatik.