
Urretxuko eta Zumarragako komertzioenGabonetako kanpaina abian da. Bi-Tartean merkatarien elkarteakantolatu ditu ekitaldiak, bi herrietako udalekin eta Uggasakoteknikariekin batera
Herriko dendetako ErakusleihoenLehiaketa gaur hasi da. Bederatzigarrena izango da aurtengoa, gaurhasi eta abenduaren 17ra bitartean martxan izango dena.Lehiaketarekin Urretxuko eta Zumarragako kale komertzialen irudiahobetzea bilatu nahi da. Sari banaketa abenduaren 21ean egingo dute,astelehenarekin, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
Ekintza gehiago
- Abenduak 12: Santa Lutzi feriaren bezperan, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea kantu-jiran ibiliko da, 18:30etik aurrera, bi herrietako kaleetan. Pintxoak ere banatuko dituzte kalean.
- Abenduak 14: Olentzeroren nahien zakua. Olentzeroren irudi handi bat jarriko dute Areizaga-Kalebarren enparantzan. Aldi berean, dendetan erosketak egiten dituztenen artean zozketan parte hartzeko txartelak banatuko dituzte. Txartela Olentzeroren zakuan utzi beharko da.
- Abenduak 19: Sorginak taldea ibiliko da kaleetan. L
- Abenduak 22: haurrentzako jolasak egingo dituzte Areizaga-Kalebarrenen, eta zozketa plaza berean egingo dute hurrengo egunean, 20:00etan. Arratsaldean herriko talde bat kaleak girotzen ibiliko da.
- Abenduaren 28tik 30era: Gabonetako haur parkea jarriko dute Zumarragako Euskadi plazan. 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara bitartean egongo da irekita. Beste jolas batzuen artean ludoteka zerbitzua, ohe elastikoak, puzgarriak, edota balanzibikes zirkuitua egongo dira haurren gozamenerako.