
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Agnes Jaoui.
- Gidoilariak: Santiago A. Zannou eta Iván Morales.
- Antzezleak: Jean-Pierre Bacri, Jamel Debbouze, Agnes Jaoui, Pascale Arbillot.
- Herrialdea: Frantzia.
- Urtea: 2008.
- Iraupena: 110 min.
Filmari buruz
Agathe bere jaioterrira itzultzen dabere familiarekin batera. Zendu berri den amaren jabegoa atondu behardu bere ahizparekin batera. Atsedena hartuz eta familiaz inguratutalasai egoteko egunak igarotzeko asmoz doaz herrira. Itxuraz lasaiakizango ziren egun hauek mikaztu egingo dira Karim eta Ronsardagertzearekin batera. Karim, etxekoandre argeliarraren semea da,gainbehera artistikoan murgilduta dagoen Ronsard zine zuzendariarekinbatera dokumental bat errodatzeko asmoa du. Agathe da beredokumentalaren gai nagusia, zuzenago esateko Agatheren karrerapolitikoa. Hainbat urteetan aktibista politiko nabarmena izan daAgathe feminismoa aldarrikatuz. Halere dokumentalaren haserako ideiahau eztabaida bihurtuko da, menpekotasun erlazioen inguruko demagordina probokatuko du.
Aurrez zineklubean ikusitako ‘Como unaimagen’ filmeko zuzendariaren, Agnes Jaouiren azken filma da ‘Háblamede la lluvia’. Jaoui bera da film honetako pertsonai nagusiaantzezten duena bere senarra den Jean-Pierre Bacrik zuzendariarenpertsonaia irudikatzen duelarik.
Gizon eta emakumeen arteko erlazioez,maitasunaz eta feminismoaz, hitz egiteaz gain, istorioak pertsonainagusia bere jatorrira, bere erroetara garraiatzen du, Frantziahegoaldeko herri batera hain zuzen. Istorioa biltzen duen ingurua,herria bera, beste pertsonai bat bezala ulertu dezakegu zuzendariaksortu duen pertsonai multzoaren barruan.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Ikusi otamotz.eus-en denboraldi osoko egitaraua hemen klik eginda.