
Ostiral arratserako Antiguarekin plataformak udal gobernuakaurkeztutako azken zirriborroaren kontrako elkarretaratzea deitua zuen.
Goizean Mikel Serrano alkateak prentsaurrekoa deitu zuenelkarretaratzea baino bi ordu lehenagorako. Prentsaurrekoan PSE-EEkokideak, PPko zinegotzia eta EAko zinegotzia izan ziren, guztiak udalgobernuko kideak. Mikel Serrano alkateak hartu zuen hitza etainterpretazio zentrorako proposamen berria aurkeztu zuen.
Zumarragako plazan 350 lagun bildu ziren geroxeago Antiguarekin plataformak deitutako elkarretaratzean, Antiguarekinsoil-soilik zioen pankarta baten atzean. Ordu laurden bat iraun zuenbilkurak. Mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri zuten.Banderatxoak banatu zituzten eta gehiago banatuko dituztela esan.Alkateak aurkeztutako azken proposamenari buruz aztertzen duteneaniritzia emango dutela iragarri zuten, «alkatearen jarrera ez badaaldatzen hemen aurkituko gaitu».
Prentsaurrekoak lehenengo eta elkarretaratzeak geroago,Antioko interpretazio zentroaren auziak batzen duenaren eta banatzenduenaren ispilu izan ziren. Prentsaurrekoan PSE-EE, PP eta EA bateginik. Antiguarekin plataformaren elkarretaratzeari EAJk, ezkerabertzaleak, Ezker Batuak eta Hamaikabatek eman zioten babesa, etagazte asko ere bildu zen, besteak beste.