
Termometroak zero gradu ingurukobalioetan mugitu ziren atzo, baina hotzak ez zituen atzo herritarraketa bisitariak kikildu. Santa Lutzi eguneko azoka beste behinarrakastatsua izan zen eta 100.000 bat pertsona bildu zirela dioteantolatzaileek, aurreikuspenak betez.
Goizean goizetik hasi zen eguna atzoaskorentzat. Saltzaileak eta erosleak izan ziren iristen lehenak. Goizeko 05:30ak eta 07:00ak bitartean Urdaneta kalean ziren ganaduburu guztiak. 587 guztira. Horietatik 215 buru saldu ziren. Honetazasko dakitenek diote inoiz baino gutxiago eta merkeago saldu delaaurten ganadua. Gutxi saldu bai, baina aurten ere Euskal Herritikbertatik ez ezik, Asturias, Kantabria, Burgos edo eta Castellon-etikbertaratu dira tratulariak.
Sariketak
Zaldi azienda salmenta etaerakusketatik haratago doa baina, Santa Lutzi eguneko azoka. Hartara,pasa den urteetan bezala, aurten ere fruta, barazki eta errezil sagarlehiaketak izan dira bi herrietan. Oilasko eta kapoi sariketak ereizan zuen lekua Areizaga-Kalebarren plazan eta eskualde mailako eztisariketa ere egin zen 19 erlezainen parte hartzearekin.
Horretaz gain, Errioxako ardolehiaketa, artisautza eta arropa postuak, talogileak,nekazaritza-makinaria salmenta eta erakusketa eta abar luze bat osatuzuen atzoko Santa Lutzi feria.
Saritu guztien zerrenda duzue ikusgaijarraian. Baita www.santalutzi.com web orrian ere.
Pottoka sariketa:
- Zaldia. Jesús Mendia (Bergara), Mendibitzu E.Z. (Aretxabaleta) eta ZAPE (Zaldibia).
- Behorrak. Jesus Mari Garmendia (Belauntza), Begoña Ibarguren (Zizurkil) eta ZAPE (Zaldibia).
- Urteko moxala. Jesús Mari Garmendia (Belauntza), Jesús Mendia (Bergara) eta ZAPE (Zaldibia).
Euskal Herriko mendiko zaldia:
- Zaldia. Eusebio Urrestarazu (Idiazabal), Jabier Aizpeolea (Buruaga) eta Oscar Otxoa (Bitoriano-Zuia).
- Behorra. Oscar Otxoa (Bitoriano-Zuia), Félix Garmendia (Zaldibia) eta Anastasio Goitia (Amezketa).
- Urteko moxala. Eusebio Urrestarazu (Idiazabal), José Domingo Ariztimuño (Zegama) eta Pedro Mari Sukia (Lazkao).
Haragitarako zaldi aipagarriena: Patxi Legarra (Zuazu Arakil).
Zumarraga, Urretxu, Ormaiztegi, Legazpi, Ezkio-Itsaso eta Gabiriko abere talde onena: José Ramón Peñagarikano (Gabiria).
Fruta eta barazki sariketak:
Zumarraga
- Fruta sariketa. Angel Arregi (Antzuola), José Etxeberria (Gatika), Maddi Iradi (Hernani) eta Antonia Murgiondo (Gabiria).
- Eskualdeko sorta onena. Antonia Murgiondo (Gabiria).
- Barazki sariketa. José Manuel Zabalegi (Martutene) eta Alejandro Arrieta (Markina-Xemein). Antonia Murgiondo (Gabiria) eta María Etxezarreta (Gabiria).
- Eskualdeko sorta onena. Antonia Murgiondo (Gabiria) eta María Etxezarreta (Gabiria).
- Errezil sagar sariketa. Maddi Iradi (Hernani), Angel Arregi (Antzuola), María Etxezarreta (Gabiria) eta María Isabel Zumalakarregi (Gabiria).
- Eskualdeko onena. María Etxezarreta eta María Isabel Zumalakarregi.
Urretxu
- Fruta sariketa. Maddi Iradi (Hernani) eta Antonia Murgiondo (Gabiria).
- Eskualdeko onena. Antonia Murgiondo (Gabiria).
- Barazki sariketa. Joxe Lonbide (Aramaio), María Aranzazu Jauregi (Arama), Iñaki Soraluze (Azkoitia) eta Antonia Murgiondo (Gabiria).
- Eskualdeko onena. Antonia Murgiondo (Gabiria).
Oilasko sariketa:
- Euskal Oiloa Arrazako Oilasko Sariketa: hutsik
- Arraza Arrunteko Oilasko Sariketa: J. María Lourdes Mintegi (Urretxu) eta Quintín Garmendia (Urretxu).
Kapoi sariketa:
- Euskal Oiloa Arrazako Kapoi Sariketa: Josu Pagoaga (Mutriku).
- Arraza Arrunteko Kapoi Sariketa: María Teresa Madinabeitia (Telleriarte Legazpi), José Luis Elgarresta (Urretxu) eta Asensio Otamendi (Abaltzisketa).
Ezti sariketa:
- Ezti ilunak: hutsik
- Ezti argiak: Aitor Otegi (Urretxu).
- Ezti loreanitza: Josune Epelde (Urretxu).
Ardo lehiaketa: Bodegas Arkute (Baños de Ebro).
Ikusi bideoa jarraian: