
Topagunearen Hedabide Saila 45hedabidek osatzen dute. Haien artean denetik aurki daiteke: paperezkoaldizkariak, irratiak eta telebistak ere bai, baita haietako askokdituzten albistegi digitalak ere.
Hasierako fase honetan, 20 aldizkarikhartu dute parte Tokikomen definizioan, tartean baita Otamotz herrialdizkariak eta otamotz.eus atari digutalak ere. Besteen arteanhonokoak ere aurkitzen dira: Aikor (Txorierri), Anboto (Durangaldea),Begitu (Arratia), Berton (Mahatserria), Drogetenitturri (Ermua),Prest (Deustualdea), UK (Uribe-Kosta), Barren (Elgoibar), …etakitto! (Eibar), Pil- Pilean (Soraluze), Aiurri astekaria(Beterri-Buruntza), Aiurri hamaboskaria (Beterri-Aiztondo),Goienkaria (Debagoiena), Asteleheneko Goienkaria (Debagoiena), Guaixe(Sakana), Hernaniko Kronika (Hernani), Karkara (Orio), Ttipi-Ttapa(Baztan-Bidasoa-Malerreka) eta Txintxarri (Lasarte-Oria). Ekimena,esan beharrik ez dago, erabat irekia dela, eta etorkizunean hedabidegehiago batzea da helburua.
Aniztasuna oinarri
Aniztasuna da tokiko prentsarenezaugarri nagusienetako bat. Hori oso kontuan hartu da Tokikomsortzeko orduan. Formatu askotarikoak daude, maiztasun ezberdinak,izaera anitzeko euskarriak, iritzi ezberdinak; baina hala ere, askodira komunean ditugun ezaugarriak, eta horiek gizarteratzera datorTokikom: euskaraz lan egiten dugu, hurbileko informazioa hurbiletiklantzen dugu, gure herri eta eskualdetan txertatuta bizi gara…
Kanpora begira, beraz, tokikoaldizkarion talde izaeraren ikurra da Tokikom. Euskarazko tokikohedabideok komunikazio talde handi eta eraginkorra osatzen dugu, etaindarrak batuz biderkatzailea izan daiteke gure eragina.
Barrura begira, berriz, kohesioalantzeko eta elkarlana bultzatzeko akuilu dugu Tokikom. Bizi garengarai zail hauetan, oso garrantzitsua iruditzen zaigu sektorearengarapenerako bide berriak irekitzea elkarlanean oinarrituta, etagaurko hau pausu handi bat da zentzu horretan.
Kalitatea helburu
Bizirik jarraituko badugu, ezinbestekoadugu eskaintzen dugun zerbitzua hobetzea. Tokikomen sorrerak hainbatbide emango dizkigu hori lortzeko:
Irakurleei begira:
-
Tokikotasuna gainditzen duten produktu osagarriak elkarlanean prestatzeko aukera emango digu, aldizkari osatuagoak eskaini ahal izateko.
-
Gure edukiak eskuragarriago egongo dira, eta errazagoa izango da guk landutako informazioa topatzea.
-
Lan bikoiztuak ekiditeko modua ere izango dugu, eta horrela etekin gehiago aterako diegu gure baliabideei.
Iragarleei begira:
-
Iragarle handiei begirako publizitate eskaintza bateratua sortzen ari gara, mezuak zabaltzeko plataforma gisa dugun eraginkortasuna aprobetxatzeko.
-
Iragarle txikiei, beti bezala, tratu pertsonalizatua eta hurbil-hurbilekoa eskaintzen jarraituko dugu.
Tokikom.com
Tokikom.com webgune berriak Tokikomekoaldizkarien edizio digitaletako titularrak jaso eta batera aurkeztenditu automatikoki, Euskal Herriko tokiko errealitatearen orainkarimoduko bat eratuz. Titular batean klik eginez gero, jatorrizkowebgunera eramango gaitu, informazio osoa lehen eskutik jaso dezagun.
Horrez gain, eskualdekako aukeraketaere egin dezakegu, leku jakin bateko albisteak irakurri edo bertakoaldizkaria zein den jakin nahi izanez gero. Webgunea gureerakusleihoa ere bada nolabait, eta bertan aurki daiteke halaTokikomen beraren nola aldizkari bakoitzaren inguruko informaziozehatza, kontaktatzeko modua eta abar.
Azkenik, zerbitzu komunen biltegia erebada Tokikom.com. Tokiko hedabideen lan-poltsa, esate baterako,bertan aurki daiteke, eta publizitate eskaintza bateratuaren nondiknorakoak ere bertan egongo dira laster.
Webgunea CodeSyntax enpresak garatu du,eta RSS teknologiaren erabilera intentsiboa egiten du. RSS bidezjasotzen ditu besteen titularrak eta, era berean, jasotakoarekin RSSjario propioa sortzen du, beste webguneetan erraz txertatzekomodukoa. Horrela, erraztu egiten dugu informazioaren etengabekozirkulazioa. Agregatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzajaso du, eta aukera baliatzen dugu eskerrik beroenak emateko.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa1997an sortu zen, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 93Euskara Elkartek osatzen dute. Elkarteon zein Federazioaren berarenhelburua euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, hainbatesparru lantzen dituzte, hala nola haur eta gazteen aisialdia,kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika, entitateakeuskalduntzea eta sentiberatzea.