
Urretxuko udal liburutegiak Gabon garaihonetarako antolatu dituen ekintzen artean, gaur arratsaldean izangoden ipuin-kontaketa saioa azpimarratu behar da. ‘Goazen Itsasora’kontakizuna izango da haurrei zuzenduta gaur arratsaldeko 17:30eanhasita liburutegian bertan.
Goazen Itsasora
‘Goazen Itsasora’ ikuskizun musikala da,itsasoari buruzko istorio entretenigarriz eta kantu eder hunkigarrizosatua. Eszenaratzean gogoan izan da publikoa, haurrak eta haienfamiliak, eta asko zaindu da, originala eta pedagogikoa izan dadin.Obra honen bidez, Enrique Fischerren lana omendu nahi da. Bera dajatorrizko lanaren egilea.
‘Goazen Itsasora’, Iker Diaz aktorezailduaren eskutik datorkigu. Hogei urte baino gehiago eman ditulanbidean, ahotsa emanez haur eta gazteei zuzendutako hainbatpertsonaiari. Zinema- eta telebista produkzioetan hamaikatxoparte-hartze izan dituelarik.
‘Goazen Itsasora’ lanak ozeanoetako urenbizia eta harmonia goratzen ditu era atsegingarri, ludiko etahunkigarrian, eta bertan bizi diren izaki eta altxorrak irudikatzenditu. Egun premiazkoa da haurrek ekologiari eta dibertsitatearigorazarre egitea; ezinbestekoa da beren bihotz xaloetan ernaltzea lurosoaren etorkizuna zaindu beharra.
Komedia musikal dibertigarri etahezigarri honetako narrazioak, haurraren irudimenaren ur handi etasakonak argiztatzen dituzten itsasargiak dira, eta planeta urdinhonek behar lukeen tratu arduratsuaren aldeko bidea erakusten dute.
Gainera, ostegunean arratsaldeko17:30ean Gabonetako apaingarriak egiten ikasteko tailerra izango daliburutegian bertan eta ostiralean Olentzeroren bisita jasoko duteliburutegian bertan, haurrek idatzitako eskutitzak jasotzeragerturatuko baita.
Argazkia: hainbat haur Urretxuko udal liburutegian.