
Urretxu eta Azkoitia arteko Gi-631 errepideko parte-hartze pozesuaren emaitzak aurkeztu zitzten atzo Donostian. Herritarrek osatutako talde bat aritu da proposamenak aztertzen eta ideiak finkatzen. Aukezpenean, Foru Aldundiko ordezkariez gain, Urretxuko eta Zumarragako alkateak ere izan ziren atzo, baita prozesuan parte hartu duten hiru herritar ere, horien artean zumarragar bat.
Martxotik abendura garatu dute egitasmoa. Guztira 44 herritar aritu dira azterketan, hasieran gaiarekiko interesa aurkeztu zutenak gehiago izan baziren ere. Parte hartu dutenen artean udal ordezkariak, elkarte politikoak, auzoetako bizilagunak eta gaiari buruz interesa agertu duten pertsonak daude.
Sei bidegunetarako irtenbideak aztertu behar izan dituzte sei astetan zehar, gerora euren ustetan soluzio onenak liratekeenak aukeratuz. Aizpurutxoko errepideko lehen bi zatietarako herritarrek beraiek diseinatu dituzte proposamenak.
Errepidea ia 13 kilometro luze da, 3,5 metroko bi errai eta metro bateko bazterbideak ditu. Hala ere, atzo ez zituzten azkenean gauzatuko den proiektuaren ezaugarri zehatzik eman.