
2007an berriro martxan jarri zenetik,ia derrigorrezko zita bihurtu da Gabon inguruan gizon-probanorgehiagoka egitearena. Aurtengoa igande honetan izango da, hilak20, goizeko 11:30ean hasita. Iaz bezala, aurten ere lau talde aritukodira nor baino nor: Zumarraga, Urretxu, Ezkio-Itsaso eta Legazpi.Azken hauek iaz aurkeztu ziren lehenengoz.
Talde bakoitzeko 12 partaide izangodira. 20 minutuko denboran 1.700 kiloko harriari tira egin beharkodiote, zeinek plaza gehiago egin. Taldekide guztien arten ezingo da1.000 kiloko pisua gainditu.
Iaz Urretxuko taldea izan zen garaile21 plaza eta 14 zinta eginda. Atzetik jarraitu zien Ezkio Itsasok, 21plaza, zinta bat eta 52zm-rekin, Zumarragak 21 plaza eta metrobatekin eta Legazpi azkena 18 plaza, zinta 1 eta 0,35 metrorekin.
Gizon-probak modan
Orain 30 urte oso ohikoa zengizon-proba, azken urteetan galduta egon da. Baina, 2007anZumarragako eta Urretxuko taldeak animatu zirenetik ugarituz joandira gizon-probak, ez bakarrik gure eskualdean, baita beste zenbaitlekutan ere. Hala, Zumarragako eta Urretxuko gizon probalariakZumaia, Markina eta Tolosan izan dira probetan. Emakumeek osatutako talde bat ere sortu da gainera aurten.
Argazkia: Urretxuko taldea, probairabazi ondoren.