
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Akira Kurosawa.
- Gidoilariak: Akira Kurosawa eta Yuri Nagibin, Vladimir Arsenieven Dersu Uzala liburuan oinarrituta.
- Antzezleak: Maksim Munzhuk, Yuri Solomin, Suimenkul Chokmorov, Svetlana Danilchenko.
- Herrialdea: SESB.
- Urtea: 1974.
- Iraupena: 144 min.
- Sariak: Oscar saria film atzerritar onenari.
Filmari buruz
60. hamarkadako azken urteak eta 70. hamarkadaren hasera latzakizan zen Akira Kurosawarentzat. Depresioak jota, bere buruaz besteegiten saiatu zen zuzendaria 1971an, krisi pertsonal eta artistikosakon batean itota zegoen bere azken lanek arrakastarik lortu ezzutelako. Zorionez Sobietar Batasunean bere hurrengo proiektuabideratzeko finantza babesa lortu zuen japoniarrak. Ia 20 urtez luzezburuan izan zuen proiektua egiteko aukera izango zuen azkenean,Vladimir Arseniev kartografo errusiarraren kronikak pantailaratzea,zehatzago esateko bere Dersu Uzala liburua. Filma beraz ez da filmbikain bat soilik, sortzaile honen berpiztearen sinboloa, ikurra da.
Filma alde batetik kronika triste batda, mundu berria garai bateko mundu naturalari gainjartzen arizaioneko garaiaren kronika mindua. Atzera bueltarik izango ez duengalera bat irudikatzen du, galera naturala alde batetik, baina baitagalera izpirituala.
Siberiako taigan kartografia lanetanari den militar espedizio batek basoan bizi den ehiztari nomadabatekin egingo du topo, Dersu Uzalarekin. Dersuk taigari buruz duenjakintza taldearen esku jarriko du, eta taldea eta ehiztariarenartean harreman berezi bat sortuko da, bereziki Dersu eta Arsenievkapitainaren artean. Eta lehen filmak aldatzen ari den mundu batirudikatzen duela esan badugu, Dersu eta basoan sinbolizatuta, gainagusia kapitaina eta ehiztariaren arteko harremana da. Abenturafilmaren itxura izanik, bien laguntasun harremanaren ernetze epelarenkronika bat da. Arseniev errusiarra, hiriko semea, militarra,intelektuala txundituta geratzen da gizontxo nomadarekin, ez bereiaiotasun bikainagatik, duen “arimagatik” baizik. Dersueskuzabala da, arduratsua, solidarioa, zuzena, garbi jokatzen dubeti. Kurosawak mimoz lantzen ditu pertsonaiak eta harremanarenkronikaren oinarri diren anekdota eta gertakari txikiak izugarrizkobihotzez lantzen ditu. Taiga ilun eta isilean itxuraz sinplea denistorioa kontatzen digun artelan gogoangarri eta hunkigarria.
Jakin beharrekoak
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15