
Santa Lutzi feriaren bueltan urteroospatzen den Luzio Gabiriaren omenezko bertso jaialdiak 22. aldiabeteko du aurten. Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak ZumarragakoUdalaren laguntzarekin antolatzen duen jaialdia da hau. Bertsojaialdia bihar Zelai Arizti aretoan izango da. Aurtengo ekinaldianSebastian Lizaso, Igor Elortza, Iker Zubeldia, BeñatGaztelumendi eta Uxue Alberdi bertsolariek hartuko dute parte.
Jaialdia bihar 22:00etan hasiko da. Sarrerak aldez aurretikeros daitezke, gaur 19:30etik 20:30era Zelai Ariztiko leihatilan.Larunbatean ere jaialdia hasi baino ordubete lehenagotik erosi ahalizango dira, betiere sarrerarik geratuko balitz. Sei euroan saldukodituzte.
Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak datorren urtekoesku-egutegiak banatuko ditu sarreran, eta bertso saioa jarraitzerabertaratzen diren bertsozale guztien artean saski eder bat zozkatukodute saioaren amaieran.