Hori dirudi Nacho Vegasen abestiakentzunda. Entzunaldi bat baino gehiago behar duten arren,zuzen-zuzenean barrura iristen direnak. Manta Ray talde estimatuaabiarazi zuen, eta arrakastaren bidetik ibili ondoren. Liderragelditu egin zen, ordea, eta bakarrik jarraitzea erabaki. Diskodezente egin ditu azken hamarkadan eta molde berriekin saiatu da.Rocka, pop eta folka nahasten ditu maisuki eta oholtza gainetik indarberezi eta sentikorra dario haren proposamenari. Zuzenekoetan oiloipurditu egiten ditu bildutakoen azalak, eta hori ez da gutxi. WilldOldham, Leonard Cohen, Tom Waits, Nick Drake edo Joaquin Sabinareneragina dauka haren musikak. Eta egia da.
Igor Susaeta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide