
Lehen unetik edukiko dut
familiaren babesa
horrela aurrera egitea
seguru dela erreza.
Neska gazte hau ez da izango
ama alfer ta traketsa,
kanpoan denek onartu naute
eman didate baietza,
mundura azkar irten nahi nuke
bizitzeko daukat presa,
zoriontsu bizi izatea
da nik daukadan ametsa (bis)
Aita hemezortzi urtekoa
hau ere gazte samarra,
halere aurrera jarraitzeko
izan du berak indarra.
Gainera dio berarentzako
ez dela albiste txarra,
nire bizitza dela berari
inporta zaion bakarra,
ikusi nahi dituela nire
barre, oihu ta negarra,
jaiotakoan gurasoentzat
doa lehen irrifarra (bis)
Doinua: Abokatuak deitu berri dit
Jone Alberdi