Lucia Otaegi zumarragarrak hirugarren saria lortu du abendua hasieran Madrilen jokatu den 20 urtetik beherakoen Estatu mailako klarinete lehiaketan. Otaegik 17 urte ditu eta Sekundino Esnaola musika eskolako eta Donostiako kontserbatorioko ikaslea da. Horretaz gain, Joxe Mari Iparragirre institutuan Batxilergoko bigarren maila egiten ari da. Musika bere lanbidea izatea nahi du eta datorren urtean goi mailako klarinete ikasketak hasiko ditu. Umetatik da musika zalea eta CDak jartzen oso txikitan ikasi zuela gogoratzen du.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Albaitaria.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendira joatea, lagunekin egotea, parranda egitea eta pianoa jotzea. Ahal dudan guztietan aitarekin mendira joaten naiz. Udan Pirinioetara joaten gara. Garmo Negro eta Hiru Erregeen Mahaia igo ditut, besteak beste.
Bizitzeko toki bat?
Nire herri kuttuna Zumarraga da, baina hiri handi batera joatea gustatuko litzaidake. Donostia, adibidez.
Gustuko mendia?
Hemen ingurukoen artean Anboto gustatzen zait.
Gustuko musikaria?
Klasikoen artean Beethoven. Jazza ere asko gustatzen zait, Michael Buble batez ere.
Abesti bat?
Beethovenek klarinete, txelo eta pianoarekin jotzeko konposatu zuena.
Gustuko musika mota?
Klasikoa eta jazza. Rocka ere asko gustatzen zait. Egia esan, musika mota guztiak atsegin ditut.
Zein orkestrarekin joko zenuke gustura?
Txikitan egunen batean Vienako filarmonikarekin Urte Berriko kontzertua joko nuela esaten nuen.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Biak.
Egindako azken oparia?
Aitona-amonei euren urrezko ezteietan argazkia jartzeko oparitu nien markoa.
Eta jasotakoa?
Urtebetetze egunean lagunek egin zidatena.
Data bat?
Santa Isabel eguna.
Mutil eta neska izen bana?
Josu, anaiarena, eta Haizea.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Ahal dudan guztiak irakurtzea gustatzen zait.
Gustuko telebista saioa?
Telesailak gustatzen zaizkit. Anatomia de Grey, esaterako.
Bereziki gorroto duzuna?
Anaiak jartzen dituen marrazki bizidunak.
Liburu bat?
Joseph Gelinek idazlearen La décima sinfonía.
Pelikula bat?
La roca, El odio, Las locas aventuras de Robin Hood…
Soinu bat?
Orkestra zuzendariak jotzeko agindua eman aurreko segunduetako isiltasuna.
Usain bat?
Ogi egin berriarena.
Janari bat?
Mendi gailurrera heltzen naizenean jaten dudan txorixo otartekoa.
Ura ala…
Garagardoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.