Gutxien ordaintzen direnak, Zumarragako tranpolinautzi eta eskalafoian gora egingo duenaren teoriaren ingurukoak dira,baina inork benetan pobre izateari utzi eta bizitza konpondu nahibadu, hobe luke guri kasu egin eta hemendik urte gutxira, El Juli etaenparauekin traje distiratsu estua jantzita ikusiko dugunaren aldeegitea.
Nola ulertu bestela AntiokoInterpretazio zentroarekin –inork ba al daki zehazki izen modernoeta cool horren atzean zer ezkutatzen den?– herritarren gehiengoariegiten ari den chicuelina saioa? Izan ere, gaian inplikatuegiak egonez garen arren, plazan aldetik aldera zapi baten atzetikdesesperatuta dabilen zezena bezala ikusten dugu Zumarragako herria,lantzean behin pikadorearen eta banderileroaren eztenkada mingarriakjasoz gainera.
Hasieratik Elizalde egokitzearenaldekoak izan gara, Izazpitik bueltan mokadutxoa egin eta SantaIsabel egunean trago batzuk hartzeko nahikoa, baita kanpotik etorriahal diren bisitariak jasotzeko ere. Show-a primerakoa.
Camaseko faraoia plazara; proiektumegalitikoaren aurkezpena, ole! Herria kolpearen aurka altxatzendenean, galeriarako keinua! Elkarlanerako deia. Lehiaketapublikoarekin zapi zuriak airera, lasaitasuna eta belarri eskaerak,Ole!, ole! eta ole! Estokada, amaierarako, adostutakoa irentsi, beregusturako proiektua osatu eta erabaki honen kontrako elkarretaratzemasiboa baino bi ordu lehenago prentsaurrekoa subalterno berezixamarrez inguratua. Ole maestro. Bien bitartean, urte mordoxka pasatuden arren, egurrezko etxetxoa erre zutenean bezala jarraitzen dugu.
Jon Ormazabal