Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Arrastoa (152. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/12/22
Otamotz
Aureliaren astrakanari hautsa dario. Irimo elurtuta dagoenean, pinuek jasaten duten zama bera du soinean. Urtetako historia: hildako bat edo beste; lau poz, hiru neskato eta mutiko bakarra; barrua txikitzen ari zaion tristura handi bat; arkakuso familia, makillaje pixka bat;  izerditik ere zerbait; gezurrak dozenaka; botila txikiko hamaika perfume; eta baita pozoi pixka bat ere. Hortik aurrera, astrakanaren azpian geratzen den guztia borondate ona da. Lepotik zintzilika ditu beste mundura joan diren senitarteko eta lagun guztien urrezko kateak. Irekita daraman astrakanak teloia jartzen die bateko eta besteko ama birjina, gurutze eta kristo guztiei. Ziriako, 1949-04-21. Isabel, 1956. Amparo, 1970-10-28. Braulio, 1925-07-12. Miren, 1966-02-08… Korapilatuta daramatza biriken atarian. Tarteka itotzen dute, tarteka arnasa berria ekartzen diote, tarteka lepoa jokatuko luke haien ohorearen alde, tarteka betikotasuna eman nahi lieke. Eta beti, baina beti-beti, ziurtasuna ematen diote: igurtzi eta igurtzi, lanparako jeinuari bezala eskatzen dizkie medailetako sexudun aingeruei desioak. Ez du ez desiorik ez irrikarik ezkutatzen Aureliaren blusak. Zetazkoa dirudi. Garai bateko herriko denda bakarrean saltzen zen zeta horretakoa. Argia da, barruko elastikoaren itzala agerian uzteko lain. Aspaldi itzali zirenen suak ziren Aureliak piztu ohi zituenak, nahiz eta ondo ixten ez den botoiak, lotsagabe, iradokitzen dituen garai batean askoren fantasiak elikatu zituzten bularrak. Askatzear dagoen hori eta beste bederatziak nakar-itxurakoak dira. Perla erdiak paparraren, bularraren eta sabelaren erdi-erdian. Hamar puntu: senarrari ospitalean ireki berri dioten ia zilborrerako bidea irudikatzen dutenak. Hari bisitan doa. Zenbat ke jarri izan duen madarikatuak bien artean! –Ospitalera, mesedez –dagokion lekuan aparkatuta dagoen taxi zuri batera hurbildu da. –Poltsarik ba al duzu maletatokian sartzeko?–taxi gidariak alboko ispilutik ezin izan ditu  emakumearen eskuak ikusi. Erantzunaz ahaztuta, laino batean geratu da gidaria: Allure. Hurbildu den emakumearen lurrinak eskutik helduta eraman du oroitzapenetara. –Ez, ez dakart fardelik–taxi gidariak irtetera doan keinua egin du emakumea ate ondotik aldendu dadin–. Mila esker! –atea ireki dio emakumeari, leun itxi eta bere lekurako bidea egin du taxi zuria inguratuz. Leonen ahotik hitzak motzak, baina puru luze bat ateratzen da. Taxiko bezeroek ez dute ketutako bidaiagatik baizik gogoratzen. Pentsamenduak borobiltzen ditu kea kanporatzen duenean eta hitzak jaten ezer politik sentitu ezin duenean. Horregatik, gehienetan isilik politago dago. Gutxi batzuetan, ordea, duen onenak ihes egiten dio. Eta oso ona ere badaki izaten Leonek. Kopeta amaigabean falta zaizkion ile guztiak bekainetan ditu. Nahi baino arinago galdu zituen burukoak, aitaren herentzia. Aurpegikoak, aitzitik, urtetan kimatu eta orraztu beharko ditu, amaren herentzia. Urdintzen hasita dauzka gehienak: sasiak eta sastrakak izotzak hartzen dituenean bezalatsu luzitzen dute gizonaren aurpegian Haietan, urdinduetan eta beltzetan beltzenetan katramilatzen zaizkio ezinikusiak, izerdi tantak, begirada txarrak, begitan hartutakoak, begirada lizunenak, kea kiloka, begiko dituenak eta oraindik geratzen zaizkion hamaika ikustekoak. Berez, iluna du begirada, baina  bekaintzarrok, argirik eman ez eta are gehiago iluntzen diote. Mexikon abesten dioten azabatxe koloreko zaldiak edaten dio malkoetan. Animaliak ez du egarririk pasatzen. Halere ikusi ditu pasatzen usoak, egun onak, ahaztu nahi dituenak, hegazkinak, Superman, berera bueltatzen ez diren ibaiak, putreak… Usoa eta aingeruak. Usoa eta aingeruak. Eta egindako akatsak. Gehienetan atzean eraman eta eskatutako helbidean uzten ditu bezeroak. Bere uso eta aingeruekin bestela egin zuen: atzean utzi eta haiek eskatuta,  etxeko helbidetik joan behar izan zuen Leonek. Aureliaren perfumeak bueltatu du galdutako habiara. Zeinen bake gutxi izan zuen bere usoarekin! –Hementxe ondo. Zenbat zor dizut? –taximetroa seinalatu du gidariaren hatz erakusleak. –Tori, ba. –Eskerrik asko –atea ireki dela aprobetxatuz, kiskalitako uso beltzek ere ihes egin dute taxitik hegoak, hautsa eta ile urdinak astinduz Leonentzat gerra usaina du Aureliaren lurrinak. Aureliarentzat bere senarraren gaitz bera du Leonek; bera ere gaixotzen duena. Minaren arrastoa geratu da astrakanean, urrezko kateetan eta blusaren botoietan. Minaren arrastoa geratu da bekain urdinduetan, begietan eta taxi zurian. Isilik konpartitu dituzte bizipenak. Eta bakoitzak bereak eraman ditu.

Amaia Artolazabal

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
3

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
6

Goierri Garaia atletismo taldea, hirugarren Espainiako Trail Running Txapelketan

2025/06/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT