Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Asier de la Iglesia: saskibaloi jokalari ibiltaria (152. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/12/22
Otamotz

Nolatan zaletu zinen saskibaloira?

Futbolean jokatzen nuen, Urolan, eta 16urterekin saskibaloira pasatu nintzen. Denboraldia hasita zegoelaeman nuen izena Goierrin.

Bi metro neurtzen duzu. Zer moduzmoldatzen zinen futbolean?

Nahiko ondo. Zentral postuan jokatzennuen. Garai hartan ez nintzen egun bezain altua. Urola utzi nuenean1,84 neurtzen nuen eta tiraldia eman nuenean dagoeneko saskibaloianjokatzen nuen. Urtebetean 13 zentimetro hazi nintzen. Goierrikoakasko poztu ziren, noski.

Zenbat denbora eman zenuen herrikotaldean?

Junior mailan bi denboraldi eman nitueneta senior mailan beste bi. Oporretan Zamorara joaten naiz, bertakotaldeko zuzendaritzako kide batek jokatzen ikusi ninduen etaaurre-denboraldia eurekin egiteko aukera eskaini zidaten. Beraiekinjokatu nituen bi lagunarteko partidetan ondo aritu nintzen eta EBAligan jokatzeko aukera eskaini zidaten. Ordutik maila horretan aritunaiz.

Oso gaztea zinen Zamorara joanzinenean.

19 urte nituen eta UGLEn ikasten arinintzen, baina saskibaloia asko atsegin dut eta EBA ligan jokatzekobalio ote nuen jakin nahi nuen. Esperientzia bikaina izan zen: neurekasa bizitzen ikasi nuen eta, gainera, denboraldi ona osatu nuen.Horrek beste talde batzuen ateak ireki zizkidan.

Beste maila batean jokatzekoaukerarik izan al duzu?

LEB ligan jokatzeko aukera izan dut,baina talde guztietan jokalari amerikarrak dituzte nire posturako etapartidako 10-15 minutu jokatzea bakarrik ziurtatu didate. Gainera,Euskadi inguruan LEB mailako oso talde gutxi daude eta gainontzekotokietan hemen baino gehiago ordaintzen dute.

LEB ligako zein taldetan jokatzekoaukera izan zenuen?

Gijongoek lehen taldearekinentrenatzeko eta bigarrenarekin jokatzeko aukera eskaini zidaten.Palentziakoak ere interesatu ziren. Udan nire agenteak interesaazaldu duten taldeen berri ematen dit, baina eskatzen ditudanbaldintzen berri ematen diedanean asko atzera botatzen dira. Gainera,nire neskalaguna Azkoitikoa da eta sekula ez dut irletara joan nahiizan.

Hala ere, saskibaloitik bizitzealortu duzu.

EBA ligan profesionalak ez diren askodaude, baina beste batzuek soldata onak dituzte. Euskadin ez da askokobratzen, baina beste erkidego batzuetan diru asko izan dute: klubaketa jokalariak higiezinen boomaz baliatu gara. Babesle askoetxegileak ziren eta euren etxebizitzetan bizi ginen.

Aurten etxera itzuli zara. Zergatik?

Iaz Santanderren izan nintzen etaoraindik dirua zor didate. Hemen gutxiago kobratzen da, baina soldataagindutako egunean ordaintzen dute. Ez dut dirua kontuan sartu dutenbegiratzen, greba egiten… ibili nahi. Dagoeneko 26 urte ditut etaegonkortasuna behar dut.

Senitartekoek eta lagunek etxetikgertuago jokatzea eskertuko dute.

Itzultzeko beste arrazoietako bat horiizan da: aurreko hiru denboraldiak Murtzian, Castellon etaSantanderren eman ditut eta neskalagunak gertuago jokatzea nahi zuen.Duela lau urte ere Azpeitiko taldean aritu nintzen eta orduan ezagutunuen bera.

Zer moduz doa denboraldia?

Oso ondo. Hamar partida irabazi ditugueta bi bakarrik galdu.

Duela aste gutxi batzuk jokatutakopartida batean 31 puntu lortu zenituen.

Nire partidarik onena izan zen: 31puntu lortu nituen eta 12 errebote eskuratu nituen. Oso gustura aritunintzen, baina luzapenean lesionatuta aritu nintzen: jokalari batgainera erori zitzaidan eta meniskoa ukituta dut.

Zeintzuk dira zure planak?

Mailaz igotzea eta Azpeitian gelditzeagustatuko litzaidake. EBA ligan jokalari garrantzitsua naizela ikusidut eta LEB liga probatu nahi dut.

Zer nolako jokalaria zara?

Fisikoki mugatua naiz. Nik defendatzenditudan jokalariak ni baino altuagoak dira eta beste baliabide batzukerabili behar ditut: distantzia ertaineko tiroa, kolokazioa, baloirikgabeko jokoa, aurkariek niri faltak egitea… Jokoa ondointerpretatzen dudala esaten dute.

Azpimarragarria da, berandu hasibaitzinen saskibaloian jokatzen.

Lehenengo eskubaloian aritu nintzen etagero futbolean. Beti esan dut kirol ezberdinak probatzea osoonuragarria dela. Koordinazioa hobetzeko mesedegarria da.Saskibaloian bakarrik aritu izan banintz, zangoekin baldarragoaizango nintzen. Gainera, diziplina ezberdinak probatzeanorberarentzat egokiena zein den jakiteko modu bakarra da.

Orain arte saskibaloi talde askotanaritu zara. Zergatik?

Talde guztietan kontratua berritu nahiizan didate, baina urtero taldez aldatu dut. Batzuetan dirukontuagatik joan naiz eta besteetan kirol kontuagatik.

Zein taldetan egon zara gustuen?

Oroitzapenik onenak Zamorakoak dira.Lehen urtea nuen etxetik kanpo, 19 urte besterik ez nituen, ez nuenjokatzea espero eta titularra izan nintzen, egunkarietan ateratzennintzen… Espero ez nituen gauza asko pasatu ziren eta, gainera,saskibaloi profesionalaren ateak ireki zitzaizkidan. Urte hartanZamorara joan izan ez banintz, beharbada oraindik Goierrin egongonintzen eta tailer batean lan egingo nuen. Horrek ez du ezer txarrik,baina nire ametsa saskibaloi jokalari profesionala izatea zen.

Zein izan da zure denboraldi onena?

Cartagenan ondo aritu nintzen etaEspainiako Federazioak EBA ligako 40 onenen zerrendarako hautatuninduen. Gure arteko txapelketa jokatu genuen eta finalean 25 puntusartu nituen. Kontzentrazio hartan egun ACBko Lagun Aro taldeanjokatzen duen Epirekin egon nintzen logelan.

ACB entzutean, zer diozu?

Eeeez… ACBra heltzeko saskibaloianjokatzen jakin behar da eta ezaugarri fisiko zehatz batzuk izan behardira: saltoa, abiadura, altuera… Hegaleko postuan jokatzekoazkarragoa izan beharko nin-tzateke eta pibot aritzeko, berriz,altuagoa izan beharko nintzateke. Finlandiako gorengo mailako taldebatean jokatzeko aukera izan nuen, baina ACB Europako liga onena da.Are gehiago, LEB Oro delakoa Europako laugarren liga onena delaesaten da.

Euskadiko selekzioarekin, ordea,aritu izan zara.

Uda honetan deitu didate lehenengoz etailusio handia egin dit. Gainera, aurten Lau Nazioen txapelketaEuskadin jokatu da eta senitartekoek eta lagunek ni ikusteko aukeraizan dute. Datorren urtean ere deitzea espero dut.

Zein da zure saskibaloi talderikgustukoena?

Ez naiz talde baten edo bestearenzalea. Estudiantesen filosofia gustatzen zait, harrobia zaintzenbaitu. Gainontzekoek hori egitea gustatuko litzaidake. Jokoaridagokionez, Baskoniarena gustatzen zait. Azken urteotan oso ondojokatu du eta fi-txaketekin asmatu du.

Bukatzeko, zein da zure jokalaririkgustukoena?

Arvidas Sabonis. Berandu hasi nintzenjokatzen, baina saskibaloia beti izan dut gustuko eta Sabonis osogogoko nuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT