Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Denok kirolari (152. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/12/22
Otamotz

Itziar Urzelaik kirola egitearenaberetzat gauza berria dela aitortu du. “Aspaldi mantenu-gimnasiaeta halakoak egin nituen. Bizpahiru urtez aritu nintzen eta gero utziegin nuen. Duela bi urte, berriz, korrika egiten hasi nintzen.Lagunek ere egiten zuten eta probatzea erabaki nuen. Gustatu eginzitzaidan”.

Dena den, lehen egunak gogorrak izanzirela aitortu du. “Gihar guztietan mina nuen. Izan ere, lehenegunean nahiko buelta luzea eman genuen: bidegorriko lehen zubirainojoan ginen. Hala ere, gustura hartu nuen”. Hainbeste, non, iazBehobia-Donostia lasterketa egiteko asmoa zuen. “Izena eman nuen,baina lesionatu egin nintzen eta ez nuen parte hartzerik izan”,azaldu du.

Osatu bezain pronto, korrika egiteariekin zion berriro. Hala, aurten Donostian antolatzen den lasterketaospetsua bukatzea lortu du. Asko entrenatu ondoren, noski. “Asteanhiru egunetan ateratzen naiz. Normalean Santa Barbarara joaten naiz,baina beste batzuetan bidegorrira. Aldapa gora joaten naiz, bainapoliki-poliki: estutu gabe eta musika jarrita”. Kirola egiteakmesede egin diola uste du. “Hernia diskala dut eta, teorian,korrika egitea ez da ona; baina korrika egiten dudanetik askoz erehobeto nago. Gainera, kirola egitera joaten ez naizenean, urdurisentitzen naiz”.

Berak eta bere bi kideek kirola egitenduten emakumeak gero eta gehiago direla uste dute. Aranbarrik betiegin du kirolen bat. “Aerobic, patinetan ibili naiz, eskiatzerajoan izan naiz, orain bizikletan ibiltzen naiz… Baina zortziurtetan ezer egin gabe egon nintzen: lehenengo alaba bat izan nuen,gero bestea…”.

Arantxa Azpiazuk dagoeneko emakumeek ezdiotela amatasunagatik kirola egiteari uzten aipatu du. “Oraintxebertan mutil gazte batekin topo egin dut. Gimnasioan egon da etatxandatzera zihoan: berak haurra hartu behar zuen eta emaztea kirolaegitera zihoan. Gure garaian gauzak ez ziren hala. Egun bikote askokirolariak dira eta ez diote kirola egiteari utzi nahi”.

Azpiazu ere betidanik da kirolaria.“Senarrarekin gaztetan hasi nintzen eta asko joaten ginen mendira.Ia astebururo. Ostadarren irteeretan parte hartzen nuen etaeskiatzera ere joaten nintzen”. Gainera, kirol munduan lan egitendu. Hori dela eta, asko pentsatu du gaiaren inguruan. “Sekula ezdut lehia kirolik egin, baina zer da kirola? 70 urte inguruko emakumebatzuek 20 bat urte daramatzate kiroldegira etortzen. Hirugarrenadinekoentzat gimnasia egiten dute. Niretzat horiek besteak bezainkirolariak dira”.

Aranbarrik kontua hastea dela dio.“Gero, norberak bere helburuak jartzen ditu: proba batera joatea,esaterako”. Ederki asko daki nola ematen diren lehen pausoak, beraduela urte gutxi hasi baitzen bizikletan ibiltzen. “Senarrareneskutik hasi nintzen. Umetan bizikleta nuen, baina urte askotan eznintzen ibili. Duela hiru urte hasi nintzen eta, dagoeneko, Tourmaletigotzea lortu dut ia. Gainetik hiru kilometrora gelditu nintzen.Hurrengoan izango da”.

Izan ere, jarraitzeko asmoa du.“Txirrindularitzak asko eman dit. Izan ere, koadrilatxoa osatu dugueta bidean gelditu egiten gara ogitartekoa jatera eta tertuliaegitera. Igandetan errepidean ibiltzen naiz eta beste hiru egunetanspinning egiten dut. Kirola egiteak satisfazio handia eskaintzen du:gustatzen zaidalako egiten dut, ez argaltzeagatik edo besteedozerengatik”.

Hiruek kirolarekin obsesionatua dagoenjendea dagoela diote. “Lehen mutilak bakarrik ziren, baina orainneskak ere ikusten dira. Mutilen pare jarri dira kontu horretan ere.Kiroldegira lehen baino askoz ere emakume gehiago etortzen dira. Askofutbol mundutik datoz: nire ustez futbolak ate bat ireki zuen. Lehenmantenu gimnasia eskoletara eta halakoetara bakarrik etortzen ziren.Orain asko spinning eskoletara eta igeriketa egitera etortzen dira.Bestalde, lehen neskak ez ginen bakarrik joaten mendira. Mutil batenedo tropelaren babesa behar genuela zirudien. Orain, berriz, ez dahalakorik gertatzen: bakarrik edo beste emakume batzuekin joatengara”, azaldu du Azpiazuk.

Mari Carmen Urretabizkaia etaArantxa Zaldua: “Donejakue bidean gizon taldeak eta bikoteakikusten dira gehien”

Mari Carmen Urretabizkaia eta ArantxaZaldua zumarragarrei ibiltzea gustatzen zaie eta aurtengo udaberrianDonejakue Bidea egin dute. Esperientzia bikaina izan dela diote etagainontzeko emakumeei merezi duela azaldu nahi diete.

Biei aspalditik gustatzen zaieibiltzea. “Ibiltzea baino gehiago, mendira joatea gustatzen zaidalaesango nuke. Nire helburua ez da kilometro asko egitea, tokiakezagutzea eta aire garbia eta lasaitasuna arnastea baizik”, dioUrretabizkaiak.

Orain Beasainen bizi denez, bertakomendietan ibiltzen da. “Usurbe, Lazkaomendi, lehengoan AtaungoAiara joan nintzen… Orain arte 15 bat kilometro egiten nituen etaegun pixka bat gehiago ibiltzen naiz”. Bere lagunak nahiago duordeka. “Beloki aldera joaten naiz normalean, aldapa handiak ezditut gustuko”.

Donejakue Bidea egitea Urretabizkaiariotu zitzaion. “Jende askori entzun diot Bidea egin duela. Nireanaiak eta koinatak ere egin zuten. Eta nik zergatik ez?, pentsatunuen. Prestatzen hasi nintzen, baina ez nekien bakarrik egiteraausartuko nintzen. Senarrak ez zuen egin nahi eta mendian bakarrikibiltzen hasi nintzen. Bakarrik nola joango zara?, esaten zidanberak, baina neure burua prestatu nuen”.

Abiatu baino hilabete lehenagoZalduarekin hitz egin zuen bere asmoari buruz eta bere bizilaguna ereanimatu egin zen. “Kale berean bizi izan gara, baina sekula ez garaelkarrekin joan mendira. Etxekoei bidea berarekin egin behar nuelaesan nienean, lasaitu egin ziren”.

Ordurako, bidaia oso ondo prestatuazuen. “Mapak erosi nituen bidean ez galtzeko, aterpetxeetan loegiteko nola moldatuko nintzen ere ez nekien… Beldur handienamotxilari nioenez, hasieran lotsa pixka bat ematen zidan arren, 20kiloko motxila bizkarrean hartuta entrenatu nintzen”. Zaldua eresekula motxilarekin ibili gabea zen. “Bizkarrean eraman beharrekopisua da arazorik handiena. Entzun dudanez, ez da norberaren pisuaren%10a baino gehiago eramatea komeni. Ni pasatu egin nintzen, zortzikilo eraman bainituen. Mari Carmenek, berriz, bost kilo bakarrikeraman zituen”, gehitu du Zalduak. “Pisuaren kontua asko zaindunuen. Eramandako guztia pisatu nuen: ahalik eta arropa arinenaeramaten saiatu nintzen, dena kopuru txikietan eraman nuen…”,azaldu du.

Azkenean gizonezko bat ere elkartuzitzaien: Mari Carmenen lehengusu bat. “Gure bikotekideak etxeanutzita joan ginen, Hirurok adinean aurrera goaz eta gure artekoharremanak jendearen arreta pizten zuen. Batzuk galdetzera ausartuziren, baina besteak pentsakor gelditzen ziren. Guk ezagutzen ezgenuen jendea gure aurpegiarekin gelditu zen”, dio Zalduak. Eurenmoduko gutxi ikusten zirela diote. “Gehienak gizon taldeak edotabikoteak ziren”.

Denekin harreman ona izan zutelaazpimarratu nahi dute. “Gure artean ez ezik, gainontzeko guztiekinere asko hitz egin genuen. Kataluniar batzuekin, adibidez, harremanoso estua egin genuen eta Santiagon elkar agurtu genuenean hunkituginenean: denok helburu berbera dugunez eta denok berbera sufritzendugunez, ez da harritzekoa halakoak gertatzea”.

Izan ere, hilabete batean jendea ondoezagutzera heldu daiteke. “Egunero 25 bat kilometro egin genituen.Egun batean, ordea, 36 egin genituen. Arazoa egunero horrenbestekilometro egin beharra da. Horretarako gorputza ondo zaindu behar da.Egun batean sekulako kilometro pila egitea ez da komeni, hurrengogoizerako gorputzak nahikoa atseden behar baitu. Hirugarren egunetikaurrera nekea pilatzen hasten da”.

Urretabizkaiak eta Zalduak DonejakueBidea egitea merezi duela diote. Erromesen arteko harremanaazpimarratu dute. “Eguzkitako betaurrekoak ahaztuta utzi nituen etahandik egun batzuetara beste erromes batek betaurreko batzuk topatuzituela eta jabearen bila ari zela esan zidan. Laguntasun horrekhunkitu egin ninduen”, azaldu du Arantxa Zalduak.

Bidea egiteko asmoa izandezaketenentzat aholku batzuk eskatu dizkiegu. “Burua apur batprestatu behar da. Pazientzia pixka batekin hartu behar da etaindarrak gorde. Jendea ezagutzea eta giroaz gozatzea ezinbestekoa da.Bestalde, materiala oso kontuan izan behar da: etxean ditugunmotxilak eta zapatilek balio duten ondo begiratu behar da. Motxilagerrian lotzeko modukoa izatea eta bizkarretik apur bat aparteedukitzea komeni da, adibidez. Bestalde, ohera sartu aurretikhanketan krema eman behar da eta ondo jan behar da. Guk ondogosaltzen genuen, bidean ogitartekoa jaten genuen, gero erromesarenmenua bazkaltzen genuen eta arin afaltzen genuen. 21.30etarako oheangeunden eta 7.00etan abiatzen ginen”.

Zumarragako bi emakume hauek 30egunetan osatu zuten bidea, baina 40 egunetan egiteagatik ez delaezer gertatzen diote. “Jendearekin hitz egiten gelditzeak merezidu. Emakume bati laguntzeko aukera izan nuenean, adibidez, erromesasentitu nintzen bete-betean. Bestalde, Santiagora heldu ginenean biesloveniar gu zoriontzera etorri ziren. Dagoeneko ez ginen beraietazgogoratzen, baina inpresio ona utzi genien nonbait. Jendearen arteansortzen den harremana da onena. Egun osoan naturaz gozatzea eta herritxikiak ezagutzea ere sekulakoa da”, dio Urretabizkaiak.

Bere laguna iritzi berekoa da. Hala,bide osoa egiteko asmoa ez zuen arren, bukaeraraino jarraitzeaerabaki zuen. “Etxera itzuli beharra nuen, baina bigarren edohirugarren egunean dagoeneko gelditzearen aldekoa nintzen: horrenondo egonda, nola itzuliko naiz?, esaten nion neure buruari. Gainera,nork lagunduko zidan hurrengoan bigarren erdialdea egiten? Etxekoekjarraitzeko aholkatzea behar nuen eta hori egin zuten”, azaldu du.Mari Carmen Urretabizkaiak ere animatu egin zuen. “Oso gusturageunden eta jarraitzera animatu nuen. Utzi izan balu, pena handiahartu izango nuen”.

Dena den, hasieran etxekoek ez zituztenaintzat hartu. “Senarrak ez zuen uste serio ari nintzenik, bainagogor entrenatzen ikusi ninduenean animatu egin ninduen”, dioUrretabizkaiak. Zalduari berbera gertatu zitzaion. “A zeateraldia!, esan zidan hasieran senarrak. Gero sinistu zidan, Belokialdera motxilan babarrunak eta garbantzuak sartuta joaten nintzelaikusi zuenean”. Herrira itzuli zirenean, etxekoak zain zituzten.“Senarra oso pozik zegoen. Oso ausartak izan ginela esan zigun”.Bere lagunari senarrak eta semeek loreak oparitu zizkioten.“Urtebetetze eguna Santiagora bidean ospatu nuen eta itzulinintzenean loreak zain nituen. Etxekoak oso harro daude gutaz”,aipatu du.

Etxeko ohea gustura hartu zuten, bainaSantiagora heldu zirenean tristura apur bat ere sentitu zutelaaitortzen dute. “Sentimendu kontrajarriak dira: helburua betegenuelako pozik geunden, baina bidaia bukatu zelako pena sentitugenuen. Elizara sartu nintzenean hunkitu egin nintzen, baina ez nuengozatu. Hurrengo egunean gozatu nuen, Finisterrera joan ginenean”,aitortu du Urretabizkaiak.

Donejakue Bidean gozamena etasufrimendua denentzat dira, ez dago emakumezko eta gizonezkoen artekoalderik. Dena den, bakoitzak bere ukitua ematen dio erromesaldiari.Asko zarpail hutsak eginda heltzen dira Obradoiro plazara, bainaZumarragako bi emakumeek ez zuten itxura hori eman nahi. “Azkengaua Santiagotik hamar kilometro eskasera pasatu genuen, ostatubatean. Aurreko egunetako ordu berean jaiki ginenez, Santiagora goizheldu ginen: fresko-fresko eta dotore”.

Halako oroitzapen ona izanda, ez daharritzekoa errepikatu nahia. “Jerusalemera joango ginela esangenuen txantxetan. Hara ere batzuk oinez joaten dira, e!”, dioArantxa Zalduak. Bere lagunak argi du Donejakue Bidea berriro egingoduela. “Ez dakit noiz, baina egingo dut”. Oinez 700 kilometrobaino gehiago egin ondoren sasoian itzuli ziren eta, hala, ez daharritzekoa erronka berrien beldur ez izatea. “Sekula bainoindartsuago itzuli nintzen”, dio Urretabizkaiak. “Jendeak zenbatargaldu ginen galdetzen zigun, baina ez ginen argaldu: primeran jatengenuen eta”, amaitu du Zalduak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT