Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Juan Mari Garitano: Zumarragako udaletxetik, Donostiako Antiguara (152. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/12/22
Otamotz

Elgoibarren jaio zinen.

Hala da. Zazpi urte nituenean joanginen Zumarragara. Aitak Aparizion lan egiten zuen eta horregatikjoan ginen. Dena den, nire familia bergararra da gehienbat. Aita zenaBergaran jaio zen eta lau aitona-amonak bergararrak ziren. Bainaamaren aitak Elgoibarren lan egiten zuen eta, ama alaba bakarrazenez, ezkondu zirenean gurasoak bertan jarri ziren bizitzen. Hiruanaia-arreba ginen. Laugarrena txikia zela hil zen.

Elgoibarren bizi izanik, nolatanhasi zen zure aita Aparizion lanean?

Elgoibarren tailer txiki bat zuen bestebatzuekin batera. Urte txarrak izan ziren eta behea jo zuen. Berelehengusu batzuk Urretxun bizi ziren eta haien bidez Aparizion lanaeskaini zioten. Ama, berriz, etxekoandrea zen. Brodatze lanak ereegiten zituen txanponen bat ateratzeko.

Zer esango zenuke zure gurasoei buruz?

Jende langilea eta zintzoa zen. Gerraondorengo urteak txarrak izan ziren, baina oroitzapen onak ditut.

Gerra gogoratzen al duzu?

Elgoibarren, herritik Maltzaga alderabizi ginen. Bertan Kalamuako frontea izan zen eta gure etxe inguruanNazionalen destakamendu bat egon zen. Gure etxera etor-tzen ziren etahilabete haietan bizimodu arraroa egin genuen. Zumarragara joanginenean sekulako aldaketa nabaritu genuen: frontetik urrutiagogeunden eta beste giro bat nabari zen. Nazionalen aurkako haizeazegoen: bizilagunak, La Salle ikastetxeko lagunak… gehienak eurenaurkakoak ziren. Bestalde, Zumarragako euskara eta Elgoibarkoaezberdinak dira. Dena arraroa iruditzen zitzaigun, baina berehalamoldatu ginen.

Nola gogoratzen dituzu ikaslegaraiak?

Ondo. Beti ondo ibili nintzen. Ni bainozaharragoekin jarri ninduten. La Salletik irten nintzenean Madayanlanean hasi nintzen eta gero merkataritza-ikasketak egin nituen.Maisutzan ere matrikulatu nintzen, baina ez nuen egin.

Ikasle ona zinen, beraz.

Erraztasuna nuen.

Nola oroitzen duzu gaztaroa?

Oso garai ona izan zen. Koadrilan 20inguru ginen. Futbolean egiten genuen, besteak beste. Garai hartandiru gutxi genuen, baina noizean behin Donostiara joaten ginen futbolpartidak ikustera. Beasainera, Bergarara, Azkoitira, Azpeitira… erejoaten ginen.

Nola ezagutu zenuen emaztea?

Elgoibarren bizi zen. Zazpi urterekinirten nintzen Elgoibartik eta 1948an joan nintzen lehenengoz SanBartolome jaietara. Orduan ezagutu genuen elkar. 1954an ezkondu eginginen eta Zumarragara etorri zen.

Nondik nora ibili zinen lanean?

1944an Madayan hasi nintzen eta 11 urteeman nituen bertan. Gero, Gonzalez anaien Agrymin enpresan hasinintzen. Urretxuko eliza atzean zuten lokala. Bi urte eman nituenbertan. Ondoren, geure kontura hasi ginen, komertzial modura,Comercial Gari izenarekin. 1957an, berriz, Ayma sortu genuen.Hasieran altzairuarekin lan egiten genuen eta gero erremintekin hasiginen. Zuzendaria nintzen eta antolaketaz arduratzen nintzen batezere.

Bertan erretiratu al zinen?

Hala da. 1992an utzi nuen lana, osasunarazoak medio.

Zumarragan lan egin zenuen. Zergatiketorri zinen Donostiara bizitzera?

1970ean etorri ginen. Sei seme-alabanituen eta hiruk Donostia inguruan ikasten zuten. Hori dela eta, honaetortzea erabaki genuen: erosoagoa eta merkeagoa zen. Sarritanastelehen goizean Zumarragara joaten nintzen eta larunbateanDonostiara itzultzen nintzen. Batzuetan emazteak Donostian ematenzuen astea eta beste batzuetan Zumarragan. Dena den, lanak agintzenzuen. Ayma zabaltzen joan zen eta bidaiatzea tokatzen zen:Zumarragako Urola kalean hasi ginen eta gero Gasteizen, Bilbon,Madrilen, Zaragozan, Gijonen, Sevillan… bulegoak ireki genituen.Urtean 50.000 kilometro egiten nituen autoarekin eta trenean etahegazkinean ibiltzea ere tokatzen zitzaidan. Garai batean 140 langileinguru izan genituen eta egun 70 bat dira.

1983tik 1987ra bitartean Zumarragakoalkate izan zinen. Nolatan?

Lehenago, 1981etik 1983ra, Aldundianizan nintzen. EAJko kidea nintzen, baina sekula ez naiz afiliatuaizan. Ez dut gogoratzen nork eskatu zidan alkatetzarako hautagaiizatea. Bestalde, 1978tik 1979ra bitarteko behin-behinekokorporazioan alkateorde izan nintzen.

1979tik 1983ra alkate izan zen JoseLuis Ruizek asko lagundu zeniola esaten du.

Ospitalea aurrera ateratzekoburu-belarri lan egin nuen. Aste berean Madrilera bi aldiz joannintzela oroitzen dut. Eusko Kontseilu Nagusiko Osasun sailburuakzeregin hori eman zidan. Dena den, Urrestilla alkate izan zen tarteaneman genion hasiera kontu horri: lurra erosi genuen eta InstitutoNacional de Previsión delakoari eman genion. Egun guztia DonostiakoPio XII kalean ematen nuen, egun Osakidetzaren egoitza den tokian.Zumarragako ospitalea aurrera ateratzeko makina bat lan egin genueneta, entzun dudanez, ondo dabil. Alferrikako lana ez zela izanikusteak poza ematen dit.

Nolakoa izan zen alkate izanzineneko legealdia?

Alderdi guztiok ondo moldatu ginen.Hasieratik esan nien kalean bakoitza nahi zuen modukoa izanzitekeela, baina udaletxe barruan ez zegoela kolorerik: denokZumarragan bakarrik pentsatu behar genuela. Denek ondo eran-tzutenzutela iruditzen zait. Oso harreman ona izan nuen denekin eta lanasko egin genuen. Denekin hitz egiten nuen eta udalbatzetara denaadostuta eramaten saiatzen nintzen. Talde polita genuen: JesusIturbe, Jose Mari Agirrebeña… Anton Arbulu berak garai hartan emanzituen lehen urratsak udaletxean. Nire ikasleak izan ziren eta lanasko egin zuten.

Zeintzuk izan ziren egitekonagusiak?

Erretiratuek Legazpi kalean lokalkaxkar bat zuten eta egungo egoitzara eraman genituen. Bestalde,udaletxea berritu genuen. Gainera, kiroldegiaren eraikuntza abianjarri genuen. Lau urte horietan batzarkide ere izan nintzen.

Zergatik utzi zenuen Udala?

Osasun arazoengatik eta, egia esan, EAJeta EAren arteko iskanbilek amorrua eman zidatelako. Denen lagunanintzen eta nahigabe handia hartu nuen. Gipuzkoako Foru AldundiraAizarnarekin joan nintzen eta berak EAren aldeko hautua hartu zuenez,nik ere bai. Dena den, pertsonalismo kontuak ziren: dozena erdi lagunkalera bota izan balituzte, alderdia ez zen apurtu izango.

Erretiratu zinenetik gizarte arlotanlan egin duzu. Nagusilan elkartearen sortzaileetako bat zara.

Sei hilabete-edo ezer egin gabe emannituen: gauean ordu biak inguruan joaten nintzen ohera, irratiaentzuten, telebista ikusten… Baina nagusien esparruan hu-tsunehandia zegoen eta zer edo zer egin beharra ikusi genuen. 1995eanNagusilan sortu genuen. Horretarako, Iparramerikako elkarte batenantolaketan oinarritu ginen.

Bizitza aktiboaren etaelkartasunaren aldekoa zara.

Gaizki dagoenari laguntzen saiatzennaiz. Gaztetatik dut joera hori, baina lanean nengoen bitartean eznuen horretarako asti handirik. Egun guztia libre izatea lortunuenean horretara dedikatzeak merezi zuela pentsatu nuen. Nagusilan14 lagunek sortu genuen. Gipuzkoan hasi ginen eta gero Bizkaian.Ondoren Araba, Granada, Zaragoza, Madrid… heldu ziren. Estatu osorazabaltzeko asmoa dugu, baina horretarako denbora eta dirua behar da.Egun 1.400 lagun gara. Gehienok gipuzkoarrak gara: 760. Hemen ondogaude: mila biztanletik bat Nagusilaneko kidea da.

Gipuzkoako herri ia guztietarahelduko zineten, orduan.

Herri nagusi gehienetan gaude. Tolosaeta Hernani falta zaizkigu. Azkoitian orain hasi gara. Dena den, JoseMari Soroa, gure artista, nagusien egoitza guztietara joaten dagitarra jotzera eta abestera. Bestalde, duela bederatzi urteZilarrezko Zenbakia abian jarri genuen. Bakarrik dauden nagusiektelefono batera deitu dezakete doan beste aldean dagoenarekin hitzegiteko. Duela urtebete Madrilen ere martxan jarri genuen, Espainiaguztirako. Hilean 800 elkarrizketa eskaintzen ditugu. Bide onetikgoazela uste dut, baina diru aldetik larri samar ibiltzen gara etaaurten kanpainaren bat egin beharko dugu idia gurdiaren aurretikjartzeko.

Zuen helburua adineko jendearenbakardadearekin bukatzea da.

Hori da: bakartasuna apurtu nahi dugu.Arazorik larriena hori da. Batzuk bakarrik bizi dira, besteek egunabakarrik ematen dute etxekoek egun osoa etxetik kanpo lanean ematendutelako… Bestalde, egoitzetara ere joaten gara: horiek oinarrizkobehar guztiak aseta dituzte, baina batzuetan bakardadea sentitzendute. Han lan egiten duen jendea eurekin ondo portatzen da, bainaagureek “horretarako daude, horretarako ordaintzen diegu…”pentsatzeko joera dute. Ezer kobratzen ez dugunok ere eurekin hitzegin nahi dugula ikustea pozgarria da eurentzat.

Nolako jendea aurkitzen duzue?

Batzuk triste antzean egoten dira.Seme-alabak aurrera atera ondoren euren arreta jasotzen ez dutenakdira gehien sufritzen dutenak. Gure soldata euren irribarrea da.Bakardadea gaitzik beltzena eta hotzena da. Urteko garai honetaneguraldi txarra egiten du eta bakarrik bizi diren askok egun osoaetxean ematen dute, semea edo alaba bisitan noiz joango zaien zain.Egoitzetan ez daude bakarrik, baina askok ez dute motibaziorik: eginbeharrekoa egin dutela uste dute, ez diote elkarri begiratzen, ezdute elkarrekin hitz egiten… Gure helburua euren animoa jasotzeada. Donostian alargun gelditu zen baten kasua gogoratzen dut: inongoilusiorik ez zuela esaten zigun eta ez zuen bere itxura baterezaintzen. Beti triste zegoen. Poliki-poliki hobeto janzten etabizarra hobeto kentzen hasi zen. Azkenerako, gu heldu orduko kartaketa tapetea prest zituen! Ilusioa berreskuratu zuen eta hori da guknahi duguna. Irakurtzeko zaletasuna duenari, adibidez, liburuakeramaten dizkiogu. Batek betidanik komunista zela esan zigun etakomunismoari buruzko aldizkariak eramaten genizkion.

Donostiako Antiguo Berri auzoanegoitza polita duzue,

Udalak utzi digu 75 urterako etaAldundiak egokitu zuen. Altzariak Kutxak ordaindu zituen. Baten etabestearen laguntzarekin, moldatzen gara. Bi langile ere baditugu.

Jaki-bankuko presidentea ere bazara.

Hura Bilbon sortu zen hemen bainolehenago. Hango lehendakaria hona etorri zen elkartea Gipuzkoanmartxan jartzeko asmoz eta Luis Mari Bandres Ongizate diputatuarekinhitz egin zuen. Bandresek Nagusilanera etortzeko esan zion, guklagunduko geniola. Arrasate kalean hasi ginen eta gero Oiartzunerajoan ziren.

Zer lan egiten duzue?

Bulegoan hiruzpalau boluntario etalangile batek lan egiten dute. Bi furgoneta ditugu, hozkailu etaguzti. Horri esker, aurten jaki galkorrekin ere hasi gara. Orduraarte ontziratutakoekin bakarrik lan egiten genuen. Bertako enpresekjanaria ematen digute eta guk behar duen jendeari banatzen diogu,Udalen bitartez. Udaletako Ongizate sailek erabakitzen dute norieman. Urretxun, adibidez, plazako harmaila azpian banatzen dugujanaria.

Urte asko daramatzazu gizarte arloanlanean. Nola ikusten duzu gizartea?

Geroz eta hobeto ikusten dut. Gaizkidaudela esaten dugu beti, baina nire ustez geroz eta argiago dugudenok elkarrekin eta besotik helduta bizi behar dugula. Itxaropenadut. Baikorra izan naiz beti eta hil arte hala jarraitu nahi dut.Datozen urteak hobeak izango direla uste dut. Krisi hau ere joangoda, aurrekoak joan ziren bezala. Ni historiako krisi handienarenurtean jaio nintzen: 1929an. Orain garai hartan baino baliabidegehiago ditugu. Hirugarren Munduko arazoa beste kontu bat da. Horiere zuzendu beharra dago, baina gu etxeko gauzetan sartuta gabiltza.

Estatuko Adinekoen Kontseiluko kideaere bazara.

Orain bukatuko dut lan horrekin.2005etik 2009ra egon naiz. Imsersoren nondik norakoaz arduratzengara. Nire ustez Kontseiluak lan handia egin dezake eta indarrahartuko du. Oinarri zabala du, udaletan, eskualdeetan, herrialdeetaneta erkidegoetan ere kontseiluak baitaude.

Gizarteak adineko jendeaerrespetatzen al du?

Orain arte estereotipo asko egon dira.Makurtuta, makilarekin, indar gabe, traba egiten… ikusi zaigu,baina gauzak aldatzen ari direla uste dut. Gutako asko boluntarioakgara eta gure elkarteak indar handia hartzen ari dira. Antolatutagaude eta estatuko administrazio guztiekin harremanak ditugu.

Denbora librean zer gustatzen zaizuegitea?

Irakurtzea. Batzuetan nobela irakurtzendut, beste batzuetan entsegua… Aldizkariak ere irakurtzen ditut,egunean egoteko. Elizakoak ere heltzen zaizkit. Gaztetan mendira askojoaten nin-tzen, baina dagoeneko lagata dut. Euskal Herriko mendietanibiltzen ginen. Zumarragatik Azkoitira, Maltzagara, Izazpi, Kizkitza,Aralar, Aizkorri, Ernio…

Elizkoia zara, beraz. Zer iritziduzu gotzain berriari buruz?

Zumarragara etorri zenean alkatenintzen eta behin edo behin berarekin egongo nintzen, baina ez dutgogoratzen. El Salvadorrekoek bertan lan handia egin zuela esatendute eta gotzaingoan ere egingo al du… Gure jendearen artean,ordea, ez dago ondo ikusita. Egibarrek, esaterako, eskuinetara paretabesterik ez duela esan zuen. Kristau ona izango da behintzat…

Zumarragara askotan joaten al zara?

Urtean 6-8 aldiz. Ilobak ditut bertaneta nire emaztearen ahizpa ere bertan bizi da. Bestalde, ZumarragakoKasinoko bazkidea naiz oraindik. Bestalde, Ayma enpresako kontseilukolehendakaria naiz. Hiruzpalau bilera izaten ditugu urtean. Zumarragabihotzean daramat. Urretxu ere nire herria da, noski: bertan lan eginnuen, bertan lagun asko ditut, gazte denboran bertako neskalagunakizan nituen… Non jaio nintzen galdetzen badidate, Elgoibarren jaionintzela esaten dut, baina Zumarraga baino gutxiago ezagutzen dut.Garai batean Zumarragan oso ezaguna nintzen eta hango saltsaguztietan sartuta nengoen. Herriko gauza gehienetan sartuta ibilinaiz, Urolan ezik. Ez dakit zergatik.

Nola ikusten duzu Zumarraga?

Oso dotore dago. Zelai Arizti inguruaondo gelditu da, Euskadi plazan lore batzuk jarri dituzte dotoretunahian… Lan kontua ez dakit nola dagoen… Dagoeneko lantegihandirik ez dago, baina txikien bitartez arnasa hartzen dela etadirua mugitzen dela uste dut.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
2

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
3

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
4

3x3 saskibaloi txapelketa arrakastatsua

2025/06/14
Urretxu
5

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
6

Santa Isabel egunean Antioko jatetxea irekiko da

2025/06/13
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT