Pilates Joseph Pilatesek aurreko mendean diseinaturiko ariketa multzo bati ematen zaion izena da. Arnasketa koordinatuz postura egoki batean egiten diren ariketetan oinarritzen da, giharrak flexibilizatzeko eta indartzeko modu aparta izanik. Ariketa programa hauek oreka muskularra lortzea dute helburu.
Bi bariante ditu: Pilates Mattworka, lurrean praktikatzen dena, eta Pilates Studioa, Pilates jaunak diseinatutako aparatuen gainean praktikatzen dena. Pilatesa, fitnesserako eta lokomozio-aparatuko lesioak errekuperatzeko erabili daiteke. Gihar eta eskeletoko asalduren errehabilitazioan pilates metodoaren helburu garrantzitsuena gorputzaren lerrokatzea, tonifikazio muskularra eta minik gabeko mugimendu funtzionalaren kontrola lortzea da. Edozein adineko pertsonak praktikatu dezake. Gainera ondorengo gaitzentzat onura asko dakartza: lunbalgia, dortsalgia edo zerbikalgia kronikoetan, ostopenia eta osteoporosi kasuetan, haurdunaldietan (moldaketekin), bizkarreko sobrekargetan… Kontuan izan, edozein arazo ekiditeko mugimendu hauek guztiak profesional batek gainbegiratu behar dituela beti.
Deiane Perez
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide