
Batzordeak arretaz aztertu zituenArartekoak antolatutako lehiaketaren edizio berri honetanaurkeztutako materialak eta programak, eta deialdian iragarritako bisariak honako hauei ematea proposatu zuen:
- Lehen Hezkuntzako saria: Urretxuko Gainzuri ikastetxeari. Ikastetxe horrek giza eskubideen arloan lan sistematikoa egiteko programa bat aurkeztu zuen. Lan hori ikasturte osoan eta maila guztietan (2 urtetik 12 urtera) egitekoa da.
- Bigarren Hezkuntzako saria: Leioako Artaza-Romo BHIri. Ikastetxe horrek aurkezturiko lana eta materialak ingelesez egin ziren, Gizartea, Kultura eta Erlijioa irakasgaian -Irakaskuntza Eleanitzen Proiektuan eskainitako irakasgaia da hori-.
Lanak aztertzeaz arduratu denbatzordearen iritziz, bi proiektu horiek esperientzia onen adibidedira, eta ikastetxe guztiek eskura dituzten baliabideen (tutoretzabilerak, Internet,…) erabilera egokiak.
Lehiaketa honetan parte hartu dutenikastetxe guztiek partaidetza-ziurtagiri bana jaso dute.