Pasa den abenduaren 10ean epaitu zituzten Ismael Berasategi, AinhoaBarbarin eta Xabier Zabalo urretxuko eta Zumarragako preso politikoakMadrilgo Audientzia Nazionalean.
Epaia herenegun eman dute jakitera etaepaileak hiruei ezarri dizkien kondenek osotara 600 urte bainogehiagoko espetxe zigorra osatzen dute.Urretxuko eta Zumarragako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak epaia salatudu. “Probarik izan gabe, eurak izan zirela frogatu ahal izan gabe etaeurak ere ekintza haietan parte hartu zutela ukatu zutenean 600 urtebaina gehiagoko espetxe zigorrera kondenatuak dira, poliziarenperitazio arrunt batean oinarrituta”.
Euskal presoen aldeko ekimenak Gabonetan
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak datozen egunetan euskal presopolitikoen eskubideen alde Urretxun eta Zumarragan antolatu direnekitaldietan parte hartzeko deia ere egin du.
Hiru elkarretaratze egingo dituzte, hirurakAreizaga-Kalebarren enparantzan. Gaur arratsaldean eta Urte Zaharegunean 19:30ean dira bilkurak, eta bihar hilabeteko azken ostiraletanegiten duten moduan, 20:00etan.
Era berean, urtarrilaren 2rako Bilbon Etxerat elkarteak deituduen manifestaziora joateko deia ere zabaldu die AAMk herritarrei, etaBilbora joateko autobusean izena lehenbailehen eman dezatela ere eskatudute. Izena emateko aukera Urretxuko Aldiri tabernan dago.
Erlazionatutako albisteak:
- Berasategi, Zabalo eta Barbarinen aurkako epaia salatu du AAMk
- Barbarin, Berasategi eta Zabalo epaituko dituzte
- Epaiketa salatzeko elkarretaratzea