
Zumarragan eta Urretxun aurten ere,astean behin egingo da altzari edo traste zaharren bilketa, Goierrin,biztanle gehien dituzten gainontzeko herrietan bezala. Altzari,tresna elektrikoak eta baliorik ez duten traste zaharrak bakarrikbilduko dituzte: txatarra, garbigailuak, ordenagailuak, telebistaketa antzekoak.
Obra-hondakinik ez da jasoko, bainazerbitzu hau jaso nahi duenak aldez aurretik jakinarazi beharko duherriko zein puntutan utzi dituen bildu beharrekoak. HorretarakoSasietak duen telefono honetara deitu behar da: 943 16 15 55.Sasietak jasoko dituen trasteak bezperan atera behar dira, etaedukiontzien kontra utzi. Zumarragan ostegunetan bilduko dituztetraste zaharrak eta Urretxun aldiz ostiraletan. Gauzak beraz,asteazken gauean eta ostegun gauean utzi beharko dira hurrenezhurren, edukiontzien alboan.
- Informazio gehiagorako bisitatu Sasieta Mankomunitatearen webgunea.