
Aurreko igandean, urtarrilak 3,Abadiñoko Astola zirkuituan jokatutako Euskal Herriko KrosMotzeko Txapelketan Ainhoa Sanz urretxuarrak jantzi zuen txapela,emakumezkoetan. Lokatzak gogortu zuen Abadiñoko kroslasterketa. Emakumezkoen atalean berez Irene Alonso asturiarrakirabazi zuen lasterketa (16:17 denborarekin), baina Euskal Herrikotitulua bigarren helmugaratu zen Ainhoa Sanzentzat izan zen (16:39).
Bestalde, goierritar gehiago ere izanzen podiumean. Eñaut Insausti ordiziarra bigarren sailkatu zengizonezkoetan adibidez, Jordan Santos arabarraren ondotik. Banakakolorpenez gain, taldekakoan lehen bi postuak klub goierritarrekeskuratu zituzten, Txindoki Atletismo Taldea (Ordizia) lehenengo, etaGoierri Garaia Atletismo Taldea (Legazpi) bigarren.
Euskadiko beste titulu bat eskuratuduen bestea da Irati Zurutuza herritarra. Gaztetxoen mailanlehendabiziko postua beretzat izan zen 1500 metrotan, Basaurin eginzen lehiaketan.