
Elurra eta hotza izan dira hizpidegaurkoan. Tarteka trumoi-ekaitzak ere jo du eta txingorra ere bota duzenbait lekutan. Haizea fin ibili da eta termometroa 0ºCinguruan izan dugu oro har. Asteburuari begira ez du eguraldiakhobera egingo.
Bihar hotz handia egingo du berriro ereeta lurralde osoan elurra ikusiko dugu. Berriro ere, kantauriisurialdean eta mendebaldean izango dira zaparrada ugariagoak etasarriagoak eta elur-kota 100 metroan kokatuko da, noizean behin baitaitsasmailan ere. Negu gorri-gorriko tenperatura izango da, etaberriro ere termometroak 0ºCtik hurbil izango ditugu.
Iganderako espero da hobekuntza.Goizean zaparrada batzuk botako ditu oraindik, Kantauri isurialdeanaukera handiagoarekin, baina atertzeko joerarekin. Arratsaldeanostarteak zabalduko dira. Elur-kota 100 m inguruan kokatuko dagoizaldean, arratsaldean 400 m ingurura igoz. Ipar-osagaiko haizeaaldakor geratuko da. Tenperaturak hotz segituko du, baina gradu parebat altuagoa izango da.
Ikusi argazkiak galerian