
Beste urteetan bezala, egun hauetangure herrietan ez ezik, Euskal Herri osoan biltzen den janaria,otsaila erdialdean Sahararantz aterako den karabanan eramango da.Karabana honen parte izango da bita ere, berriki Zumarragako plazanSaharako emakume eta haurrentzat fardelak eta konpresak biltzen eginzen Haurralde Fundazioaren autobusa.
Legazpin kanpaina hasita badago ere,Zumarragan, Urretxun eta Ezkio Itsason gaur emango diote hasiera.Aurten Saharara eramateko eskatzen diren janari eta produktuen arteanondokoak daude: azukrea, atuna, sardinak, arroza, pasta, lekaleak etakonpresak. Janari hauek Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko Eroski,Todo-Todo, BM eta Dia zentroetan utzi daitezke. Ezkio-Itsasonudaletxera eraman beharko dira. Bestalde, Zumarragako eta UrretxukoIkastola, Gainzuri, Iparragirre institutua eta Ugleko ikasleek eurenikastetxeetan ere utzi ditzakete janariak.
Argazkia: Saharako haurrak uztailean, opor garaia gure artean igarotzera etorri ziren egunean.