
Urretxuko Udalak pasa den urtarrilaren1ean herritar guztiei instalazio berriak ikusteko aukera eskainizien. Goizeko 10:30etik 14:00etara aterpetxe berria irekita egon zeneta bertan argazki batzuk ateratzeko aukera aprobetxatu genuen.
Instalazioak
Lehenengo solairuak sukaldea, jantokia,taberna eta bi komun izango ditu. Tabernak eta jantokiak 91 metrokoadroko zabalera izango dute eta sukaldeak aldiz, 48 metrokoadrokoa. Bigarren solairuan aterpetxe bat egingo dute. Aterpetxeaktaldeentzako hiru logela handi, komunak eta dutxak izango ditu. Lanakaurrera doaz eta aste gutxiren buruan amaituta egotea aurreikustenda.